Igotzeko lehian sartu dira

Bete du helburua Zumaia Bk, eta KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko du datorren asteburuan. Liga aurrera joan den heinean hasi zen helburutzat hartzen igoera jokatzea, lehiaketaren hasieran halakorik gerta zitekeenik ezin baitzen aurreikusi. Sekulako denboraldia egin dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek, eta hirugarren izan dira KAE 2 Ligan. Portugalete gailendu da, eta zuzenean igoko da; […]

Azken luzea kenduta…

Zumaia hamargarren izan da gaur Castron (Espainia), San Miguel Ligako azken hirugarren estropadan. Lehen txandan aritu da, eta aurreneko hiru luzeetan txukun ibili da. Baina azken luzean segundoen zama handitzen joan zaio, eta azkenean, Kaikuk 29 segundo kendu dizkio, eta Hondarribiak 20. Zarautz izan da txandako azkena, zumaiarrengandik 43 segundora. Bigarren txandan aritu den Astillero […]

Kamixetak salgai eta doan, eta bazkide egiteko aukera

Zumaiako Arraun Elkartea bada mugimendua. Uretan eta uretatik kanpo. Lehorrean, ezinbestekoa da zaleen bultzada, eta bide horretan, zapatu honetan (abuztuak 28), kamixetak jarriko dituzte salgai, eta bazkide egiteko aukera egongo da. Kalari Tabernaren aurrean jarriko dute mahaia, 19:00etatik 21:00etara. Bazkide direnek kamixeta doan jasoko dute, eta ez direnek ordaindu egin beharko dute. Bazkide egiteak ematen […]

Helburua parez pare

Denboraldiko asteburu garrantzitsuena izango da datorrena Zumaia B-rentzat. KAE 2 Liga amaituko da zapatuko eta igandeko estropadekin, eta sailkapena orain dagoen bezala, zumaiarrek KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete iraileko aurreneko asteburuan (irailaren 4an Portugaleten, eta irailaren 5ean Zumaian bertan). Portugalete da lider 208 punturekin, eta okerrik ez dela lider amaituko du; horrenbestez, zuzenean igoko […]

Lehiatik kanpo

Atzokoaren aldean, Zumaiak ez du estropada ona jokatu gaur, Hondarribian. Hamaikagarren izan da. Lehen txandan aritu da, Kaiku, Hondarribia eta Zarautzekin. Hasieratik gelditu da hirugarren postuan, ihes egin diote Kaikuk eta Hondarribiak, eta hortik aurrera, bakarrik jardun behar izan du borrokan, Zarautz atzerago izan duelako. Azkenean, alde handia atera diote Kaikuk eta Hondarribiak. Horrek erakusten […]

Lan ona

Zumaiak lan ona egin du gaur Astilleron. Hamargarren sailkatu da San Miguel Ligako estropadan, eta emaitzaz haratago, emandako itxura hartu behar da kontuan. Lehen txandan jardun du, eta ez zaio asko falta izan txanda irabazteko. Erlojuaren aurka lan ederra egin dute arraunlariek, eta Hondarribiak bi segundo besterik ez dizkio atera. Kaiku utzi du atzean, aise, […]

Bikaina

Zumaia Bko arraunlari eta entrenatzaileak, banderarekin.Zumaia Bk sasoiko bigarren bandera irabazi du gaur Erandion, KAE 2 Ligako estropadan. Erlojuaren aurka aritu dira, eta azkarrenak izan dira. Sekulako estropada egin dute. Colindres izan da bigarren, Santoña hirugarren, eta Zarautz laugarren. Emaitza hauekin, sailkapen nagusian, Zumaia B hirugarren da, eta sei puntura utzi du gaur zazpigarren egin […]

Ez da egunik onena izan

Zumaia Kiroljokoa bigarren izan da gaur Hondarribian, Gipuzkoako Ligako azken estropadan. Getaria-Tolosak irabazi du, eta zumaiarren atzetik San Juan eta Hondarribia sailkatu dira. Ziabogan bost segundo aurretik ziren getariarrak, eta bigarren luzean handitu egin dute tartea Zumaiarekiko. Bigarren postuari eusteko ere lanak izan ditu, San Juan gertu izan duelako. Ez da egunik onena izan gaurkoa. […]

Zaildu egin zaio kanporaketan sartzea

Zumaia B laugarren izan da gaur, Castron (Espainia), KAE 2 Ligako estropadan. Santoñak irabazi du, Portugalete eta Getariaren aurretik, eta hain zuzen, hiru talde horiek dauzka Zumaia Bk aurretik Ligako sailkapenean. Ondorioz, zaildu egin zaio KAE 1era igotzeko kanporaketan sartzea (bigarrenak eta hirugarrenak jokatuko dute; lehena zuzenean igoko da); orain, Santoña bigarrenak sei puntu ateratzen […]