Lehen postuak, urrunago

Seigarren estropada izan du gaur goizean Gipuzkoako Batel Ligak, eta zumaiarrak lehen postuetatik urrunago izan dira beste egunekin alderatuta: emaitzarik onena hirugarren lekua izan da, jubenilek lortua, gizonezkoetan. Lau segundo eskasera gelditu zaie Ilunbe B garailea, eta hirura aurreko estropadetako onena, San Pedro A. Orain arteko bost estropadetatik lautan bigarren egin eta gero, hirugarren izatearekin […]

Bigarren postu bat

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldian, zumaiarren emaitza onena bigarren postua izan da. Jubenilek lortu dute, gizonezkoetan, Pasai Donibanen jokatu den estropadan. Beste batelei dagokienez, lan hau egin dute: gizonezkoekin segituz, infantilak hamaikagarren sailkatu dira, eta kadeteak hamargarren; emakumezkoetan, laugarren bukatu dute kadeteek, eta postu berean izan dira seniorrak.Datorren estropada gaur zortzi izango dute, igandean, Orion. […]

Hauteskunde prozesua zabalik da Telmo Deun Arraun Elkartean

Gaur egin du Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkarteak Batzar Nagusia, eta besteak beste, hauxe izan da bazkideek bertan hartu duten erabakietako bat: hauteskunde prozesua martxan jartzea, eta hilabeteko epean zuzendaritza berria egotea. Hain zuzen, martxoaren 25ean egingo dute Ezohiko Batzarra, eta bertan hautatuko dute bazkideek zuzendaritza berria. Hautagaiak aurkezteko epea martxoaren 10ean amaituko da; […]

Batelen bosgarren estropada, igandean

Badoa aurrera Gipuzkoako Batel Liga, eta bosgarren estropada jokatuko dute igandean, Pasai Donibanen. 11:00etan hasiko da lehia. Zumaiarren ordezkaritza zabala izango da, ohi bezala, eta sei batel eramango dituzte: hiru emakumezkoetan (bat kadeteena, eta bi jubenil-seniorrenak) eta gizonezkoetan beste horrenbeste (infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan bana). Orain arteko lanaren emaitzak bilduta, honela daude sailkapenean gureak: emakumezkoetan, […]

Bigarren testa, bihar Orion

Bihar ere uretan izango da Telmo Deun. Orion lehiatuko da, bertako 17. Traineru Jaitsieran. 16:00etan ekingo zaio probari, eta 66 ontzi izango dira uretan, mailaren  eta ontziaren arabera banatuak: llagutak aterako dira lehendabizi; jubenilak, beteranoak eta neskak ondoren; traineru berriak atzetik; KAE 2 Ligakoak gero; KAE 1ekoak ondoren; eta TKEkoak azkenik. Zumaiak bi traineru izango […]

Test ona

Gaur jokatu dute Telmo Deuneko arraunlariek denboraldiko lehen estropada. Neguan egin ohi den traineru jaitsieran aritu dira Hondarribian, Bidasoako IX. jaitsieran, eta bederatzigarren izan dira. Maila guztietako ontziek hartu dute parte, eta San Miguel Ligako bederatzi traineru bildu dira. Zumaiarren aurretik gelditu dira zazpi, eta Camargo utzi dute atzean. Urdaibaik irabazi du, San Juan A […]

Bi bigarren postu

Atzo jokatu zen Orion Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada, eta zumaiarren artean, bi ontzik egin zuten lanik onena: bigarren izan ziren emakumezkoak (Zumaia B), senior-jubeniletan, eta gizonezkoak, jubeniletan. Bestelakoan, emakumezkoen beste batela seigarren izan zen, eta kadeteen ontzia bosgarren. Gizonezkoetan, hauxe izan zen besteen lana: infantilak hamargarren sailkatu ziren, eta kadeteak hamaikagarren.