Hirugarren

Zumaiak hirugarren egin du Euskadiko Trainerilla Txapelketan. Getariak irabazi du, eta San Juan izan da bigarren. Hiru ontziak 10 segundoan sartu dira. Podiumean lekua izan dute emakumeek.Gizonezkoak ez ziren sailkatu finalerako, eta Federazio Saria jokatu behar izan dute. Bigarren izan dira, Santurtziren atzetik, eta Isuntza nahiz Getaria atzean utzita.Txapelketa Kaikuk irabazi du, Orio izan da […]

Bat finalera, bestea ez

Bihar, Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazteko lehian izango da Zumaiako emakumezkoen ontzia. Denborarik onena egin dute gaur, Getarian, sailkatze estropadan, San Juan, Getaria eta Tolosaldearen aurretik.Gizonezkoak, baina, ez dira sailkatu. Ez zaie asko falta izan, 2 segundo eskasegatik ez baitira izan laugarren. Kaikuk, Oriok, Hondarribiak eta San Pedrok jokatuko dute finala bihar. Bermeo estropadatik kanpo laga […]

Erronken estropadak

Bihar eta etzi Euskadiko trainerilla Txapelketa jokatuko da Getarian (Gipuzkoa). Bi estropadak 17:00etan dira. Hantxe izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko bi ontzi: emakumezkoena eta gizonezkoena, senior mailan biak.Bihar sailkatze estropada izango da. Maila guztietan, biharko lau onenak sailkatuko dira etziko finaletara. Gure arraunlarientzat erronken asteburua izango da. Emakumezkoek ez lukete arazo handirik izan behar etzirako […]

Bigarren eta hirugarren Gipuzkoako Txapelketan

Podiumean izan dira Zumaiako arraunlariak gaur, Gipuzkoako Txapelketan. Emakumezkoek bigarren egin dute, eta gizonezkoek, hirugarren. Mutrikuko estropadan, Getaria nagusitu da emakumezkoetan, eta Orio gizonezkoetan.Aurrenekoen kasuan, alde handiagoak izan dira, getariarrek 19 segundo atera dizkietako zumaiarrei, 24 sanjuandarrei, eta 29 tolosarrei.Gizonezkoetan, lehia estua izan da. Oriok 4 segundo kendu dizkio San Pedrori, 8 Zumaiari, eta 15 […]

Bi ontziak Gipuzkoako Txapelketako finalera

Emaitza onak lortu dituzte zumaiarrek gaur, Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldian. Emakumezkoak eta gizonezkoak biharko finaletan aritzeko sailkatu dira. Mutrikun lehiatu dira gaur, eta emakumeek hirugarren egin dute (15.57,07), Getaria (15.40,64) eta San Juanen atzetik (15.44,25). Tolosaldeak ere finalean jardungo du gaur. Gizonezkoetan,  laugarren egin dute zumaiarrek (13.50,76), Orio (13.34,19), San Pedro (13.39, 36) eta Hondarribiaren atzetik […]

Trainerilla ligako azken estropada eta Gipuzkoako Txapelketa, bihar eta etzi

Bihar bukatuko da Gipuzkoako Trainerilla liga, eta igandean jokatuko da herrialdeko txapelketa. Mutrikun jokatuko dira bi estropadak. Bihar arratsaldean, ligako azken jardunaldia izango da, eta aldi berean, etziko txapelketako finaletara sailkatzeko balioko du estropadak. Hantxe izango dira zumaiarrak, emakumezkoak eta gizonezkoak. Ontzi bana izango dute uretan. Bihar 16:30ean hasiko da lehia, eta etzi 11:30ean.Aukerak aztertzen […]

Federazio Saria irabazi du Zumaia Bk

Federazio Saria gaur amaitu da, itsaso zakarra etsai zela, eta Zumaia Bk irabazi du lehiaketa. Gaurko estropadan, Zumaia Bk hirugarren bukatu du (13.13,55). San Pedro Bk irabazi du (12.53,35), San Juan Bren aurretik (13.09,88). Zumaia mixtoa hamargarren izan da (14.19,87). Zumaia Ck lan ona egin du, orain arteko biribilena berdinduz. Lehiaketa hasi zenetik emaitza onena berdindu dute: […]

Emakumezkoen garaipen handia

Handia egin dute gaur emakumezkoek, Gipuzkoako Trainerilla Ligan, Getaria A ahalguztidunari irabazi dietelako. Zumaia A hobea izan da Orion, eta 11 segundoko tartea atera dio orain arte estropada guztiak irabazita zegoen ontziari. Zumaiarrek 14.13,76 egin dute. Zumaia B bosgarren sailkatu da, minutu 1 eta 13 segundora.Ez da garaipen bakarra izan. Federazio Sarian, gizonezkoetan, berriz ere […]

Arrauna telebistaz beste modu batean emititzeko proba egingo dute gaur Getarian, eta han izango da Telmo Deun

Gaur Getarian, 18:30etik aurrera, G93 telekomunikazio enpresak eta EITBk  emisio probak egingo dituzte. Eta han izango da Telmo Deun trainerua. Getariak, Oriok, Zarautzek eta Zumaiak bi luzeko estropada simulatuko dute. Estropada balitz bezala ariko dira, eta estropadaren emisioaz gain, elkarrizketakk, bandera ematea eta beste zenbait gauza probatuko dira. Estropada eremua behar bezala jartzeaz Getariako Arraun […]

KAE 2ko estropada Zumaian, uztailaren 31n

Zapatuan bilera egin zuten KAE ligako klubek, eta egutegia adostu. KAE 1 eta KAE 2ko estropadak finkatuta daude, hortaz. Zumaia KAE 2an aterako denez, liga horretako estropada uztailaren 31n antolatuko du. Hurrengo egunean, abuztuaren 1ean, San Miguel ligakoa jokatuko da herrian.KAE 1 eta KAE 2ko egutegiak, hemen: http://estropa.net/berriak/archive/2010/05/10/kae-1-liga-ekainaren-26an-hasiko-da-eta-kae-2-liga-ekainaren-20ean