Arraun asteburua Zumaian

Gozatu ederra hartuko dugu asteburuan herrian, arrauna maite dugunok. Lau estropada jokatuko dituzte larunbatean eta igandean. Hauxe da egutegia: Larunbata: 17:00etan, Gipuzkoako liga.  Partaideak talde hauek izango dira: Getaria-Zarautz, Hernani, Arraun Lagunak, Deustu, Colindres eta Hondarribia. Larunbata: 17:30ean, KAE 2 liga. Hamargarren jardunaldia izango da, eta hamalau talde ariko dira arraunean, tartean Zumaia B. Sailkapenean, seigarren […]

Oso bizirik dago Telmo Deun

Galiziako asteburu hau ondo gogoan geratzeko moduan dago. Izan ere, San Miguel ligako bi estropadetan (Moañan eta Boiron), gure arraunlariek bi puntutan murriztu dute Portugaletekoek ateratzen zieten aldea, eta orain, zortzi dituzte alde bizkaitarrek. Azkeneko asteetako joera txarra eten du Telmo Deunek, eta Galiziakoa inflexio puntua izateko bidean da. Zortzi estropada falta dira zehazteko zein […]

Bagoaz, Galizia!

Telmo Deuneko gure arraunlariak  Galizian izango dira larunbat eta igande honetan, San Miguel ligako zortzigarren eta bederatzigarren estropadak jokatzeko. Bihar, Moañan dute estropada, 18:00etan, eta lehen txandan ariko dira zumaiarrak, Portugalete, San Pedro eta Zierbenarekin batera. Igandean, 12:00etan, Boiron izango dute lehia, eta txandak biharko estropadako emaitzaren arabera osatuko dituzte. Sailkapenean azkena izan arren, Portugaletek 10 […]

Galiziara begira

Joan zen joan aurreko asteburua ere, eta Telmo Deunek berriro ere ez zuen zortea lagun izan itsasoko estropadan. Getxon, kale zozketan joan zitzaizkion emaitza ona ateratzeko aukera guztiak, duela bi igande Donostian gertatu zen bezala, eta aurrekoan Zierbenan bezala. Azkena egin zuen Getxon ere, Donostian bezala. Eta nola Portugalete, mailari eusteko aurkari zuzena, zortez dabilen […]

Asteburuko estropadak

San Miguel ligan, bi estropada jokatuko dituzte asteburuan. Larunbatean, Bilbon, erlojuaren aurka ariko dira, liga honetan laugarren aldiz, eta hantxe izango da Telmo Deun, joan zen igandeko emaitza txarra hobetzeko asmoz eta indarrez. Sailkapenean azkena da, eta hasi beharra dauka Portugaleterekin eta San Pedrorekin aldea txikitzen (6na puntu aurretik dira). Bilboko estropada 18:20 aldera hasiko […]

Larunbatean irabazitakoa eta gehiago galdu igandean

Igande beltza izan zen atzokoa Telmo Deunentzat. Donostian zen San Miguel ligako bosgarren estropada, eta Zumaia azkena izan zen, nabarmen gainera. Hori gutxi ez, eta Portugaletek bost puntu sartu zizkion, zazpigarren eginda. Estropada aurretik, puntu batekoa zen bakarrik bizkaitarren aldea, baina zumaiarrek larunbatean Orion irabazitako guztia eta gehiago galdu zuten atzo Donostian. Lehen txandan joan […]

Asteburuko estropadak

Zumaiak estropada hauetan hartuko du parte asteburuan: San Miguel ligan, larunbatean, Orion izango da laugarren jardunaldia, 18:30ean, eta erlojuaren aurka. Igandean, Donostian da bosgarren jardunaldia, 12:00etatik aurrera. Sailkapenean, azkena dira zumaiarrak 4 punturekin; hurrengoek (Portugaletek eta San Pedrok) 8na puntu dituzte. KAE 2 ligan, larunbatean, hirugarren jardunaldia jokatuko dute, 11:30etik aurrera. Zumaiarrak 5garren daude sailkapenean.

Zumaian da Gipuzkoako Txapelketa, bihar

Pozik egoteko moduan gara Zumaiako arraunzaleak. Izan ere, Gipuzkoako Txapelketa aurten ere Zumaian izango dugu, 2014an izan zen bezala. Bihar da eguna, eta 18:30etik aurrera, emakumezko eta gizonezko arraunean ariko dira herrialdeko onena zein den erabakitzeko. Emakumeek ekingo diote lanari, bi txandetan, eta ondoren jokatuko dituzte gizonezkoen hirurak. Hor izango da Telmo Deun, gizonezkoen bigarren […]

Asteburuko emaitzak

Bost estropadatan aritu da Zumaia asteburuan, eta taldeka aztertuta, hauek izan dira emaitzak: San Miguel ligan, pausoz pauso aurrera Bi estropada izan dituzte gure arraunlariek asteburuan liga nagusian, eta larunbatean, Astilleron (Espainia), azkenak izan ziren. Erlojuaren aurka jokatu zuten estropada, oso baldintza gogorretan, marea erdian eta ura behera emanda, ur gutxirekin eta itsas-korronte indartsuekin. Hondarribia […]