Senior emakumezkoen batela onena herriko estropadan

Hemen sailkapenak larunbateko estropadarenak. Emaitza onak lortu zituzten oro har Zumaiako arraunlariek herrian, eta onena senior emakumezkoen batela izan zen, garaile izan baitzen. Ez da ari Gipuzkoako Batel Ligan lehiatzen, baina herriko estropadan ateratzea erabaki zuten, eta lan dotorea osatu. Igandeko estropada, Mutrikukoa, ez zen jokatu ahal izan, itsasoaren baldintza txarrarengatik.  

Gipuzkoako Batel Ligako estropada herrian bertan daukagu gaur

Gipuzkoako Batel Liga Zumaian izango da gaur. Zazpigarren jardunaldia dute jokoan (berez 11. zena, baina eguraldi txarrak aurreneko lau jardunaldiak bertan behera utziarazi zituen). 16:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira batelak. Asko izango dira parte-hartzaileak, eta tartean, nola ez, Zumaiako Arraun Elkarteko batel ugari. Arranpla parean izango da irteera, eta Mailaren arabera, […]

Zumaiako trinauek emaitza onak lortu zituzten Pasaiako Test Entrenamenduan

Zumaiak lau traineru izan zituen larunbatean Pasaiako trinau estropadan, eta lan ederra egin zuten, bakoitzak bere neurrian. Emakumezkoetan, hirugarren  izan zen Zumaia, San Juanen eta Hibaikaren atzetik. 7 segundoan sartu ziren hiru ontziak. Gizonezkoetan, Zumaia A zortzigarren izan zen, eta denbora onena egin zuen KAE 1 ligako ontzien artean. Hondarribiak (San Miguel ligakoa) irabazi zuen, […]

Zumaiako arraunlariek lan ona egin dute asteburuan, Gipuzkoako Batel Ligan

Bi estropada izan dituzte gure arraunlari gazteek asteburuan: Gipuzkoako Batel Ligako bigarren eta hirugarren estropadak. Larunbatean Pasai Donibanen aritu ziren, eta hauek dira hango sailkapenak: Igandean, Orion, orain arteko emaitza onenak lortu zituzten gure arraunlariek. Hauxe sailkapena: