Atzokoaren ondoren, bi erronka potolo

Kontxarako sailkatze estropada atzo jokatu zen, eta orain, geroari begiratzen ari dira Zumaia Salegi jatetxea eta Zumaia. Biek dituzte erronka handiak begiz jota: emakumezkoek Kontxako Bandera bera, atzo aise sailkatu eta gero; gizonezkoek San Miguel ligan jarraitzea beste denboraldi batez. Zumaia Salegi jatetxeak aurreikuspenak bete zituen. Onena izan zen sailkatze estropadan, hasi eta buka estropada […]

Zumaia eta Zumaia Salegi jatetxea, Kontxako sailkatze estropadan izango dira bihar

Arraun munduko estropada nagusia ate joka da, hemen da, eta bihar bertan jokatuko da Kontxako Banderaren sailkatzen estropada. Emakumezkoak eta gizonezkoak ariko dira lehian. Hantxe izango dira Zumaia Salegi jatetxea eta Zumaia. Emakumezkoek ekingo diote estropadari, 17:30ean. Erlojuaren aurka ariko dira, eta lau denbora onena egiten dutenak saikatuko dira banderaren lehiarako; hurrengo bi igandeetan izango […]

Aurreneko helburua bete du Zumaiak

Zumaiak helburu bat jarri zuen San Miguel ligaren hasieran: azkeneko postuan ez geratzea, beste traineru bat atzean lagatzea. Horrela, KAE 1 ligara zuzenean ez zen jaitsiko. Bete du helburu hori, azken-aurrekoa izan delako sailkapenean. Oso atzean utzi du azkena, gainera, Castreña, eta espainiarrak jaitsiko dira zuzenean. Atzo bukatu zen liga azkeneko lau sailkatuentzat, Castroko estropadan, […]

Bi estropada handi eginez, lehen helburua betetzear da Zumaia

Ederra izan da asteburua Zumaiarentzat San Miguel ligan. Zarautzen jokatu dituzte bi estropadak, eta bi lan eder eta handi egin dituzte etxeko arraunlariek (10. egin dute bi egunetako denborak kontuan hartuz). Larunbatean, bere txandan bigarren egin zuten, nabarmen atzean utziz Pedreña eta Castreña. Emaitza horrekin bi puntutan handitu zuen Castreñari ateratzen zion aldea: larunbateko lanak […]

Zarauzko Ikurriña preziatua eta Euskotren liga, Zumaia Salegi jatetxearentzat

Bete-betea izan da asteburu hau ere Zumaia Salegi jatetxearentzat: Zarauzko Estropada irabazi dute eta Euskotren liga bereganatu. Larunbatez eta igandez jokatu zen Zarauzkoa, eta bietan aurrena izan ziren zumaiarrak. Estropadako sailkapena bi egunetako denborak kontuan hartuz osatzen zen, eta oso urrun utzi zituen aurkariak Zumaia Salegi jatetxeak. Iaz ere garaile izan zen Zarautzen. Bi egunetan, […]

Eta Zarautz gorriz janzten badugu?

Asteburu ederra dator arraunean. Zarauzko Estropaden asteburua. Arraun munduan den estropadarik handiena, Kontxakoaren atzetik. Eremu ederra, ikusteko aukera asko eta onak… eta batez ere, jakina, lehia. Euskotren liga eta San Miguel liga elkartuko dira Zarautzen, larunbatean eta igandean. Hantxe izango dira Zumaia eta Zumaia Salegi jatetxea. Bientzat da erabakigarria asteburua, gainera. Gizonezkoen kasuan, San Miguel […]

Zumaia Salegi jatetxeak txapeldun bezala amaitu du Gipuzkoako liga

Zumaia Salegi jatetxeak dotore eman dio amaiera Gipuzkoako ligari, Zarautzen irabaziz. Aise menderatu ditu, gainera, aurkari zuzenak: San Juan eta Hibaika. 15na segundo kendu dizkie biei. Lehen luzean, bost atera dizkio San Juani eta zazpi Hibaikari. Ligako sailkapenean, alde handiz irabazi du liga Zumaia Salegi jatetxeak, eta ez da harritzekoa, sei estropadetatik bost irabazi dituelako. […]

Txapeldun bezala emango dio amaiera bihar Gipuzkoako ligari Zumaia Salegi jatetxeak

Zumaia Salegi jatetxeak bihar emango dio amaiera Gipuzkoako ligari, Zarauzko estropadan. 11:30ean hasiko da, eta zumaiarrek txapeldun bezala egingo dute arraunean, joan zen asteburuan lortu baitzuten liga irabaztea, bigarren urtez jarraian. Ez da izango aste honetako bakarra emakumezkoentzat. Izan ere, Zarautzen bertan, Euskotren ligako azkeneko bi estropadak jokatuko dituzte larunbatean eta igandean. Zumaiarrak buruan dira […]

Azkeneko postua puntu bat atzerago utzi du Zumaiak asteburuan

Bi egunetako estropaden emaitzak sailkapen nagusira eramanda, horra ondorioa: Zumaiak urrunxeago dauka Castreña, azken sailkatua San Miguel ligan. Laura zuen asteburuko lanak egin aurretik, eta bostera du orain. Atzo bi puntu gehiago sartu zizkion Zumaiak Hondarribian, emaitza ederra lortuz. Lehen txandan aritu zen, eta Astillerok bakarrik menderatu zuen; Pedreña eta Castreña oso atzean uzteko gai […]

Zumaia Salegi jatetxea, Gipuzkoako ligako txapeldun bigarren urtez jarraian

Emakumezkoen traineruaren kasuan, horixe da asteburuko albiste potoloa. Bigarren urtez segidan, ekarri egin dute Gipuzkoako liga, lehiaketa handia eginez. Atzo, larunbata, gauzatu zen garaipena, Hondarribian, azken-aurreko estropadan. Bigarren egin arren Hibaikaren atzetik, jardunaldi baten faltan inork ezin ditu harrapatu zumaiarrak. Liga datorren ostegunean amaituko da Zarautzen (11:30). Zumaiarren ibilia bikaina izaten ari da Gipuzkoako ligan, […]