Zumaia bosgarren Ondarroako traineru estropadan; Zumaia B hamahirugarren.

Ondarroako traineru estropadan, gaur eguerdian, Zumaia bosgarren izan da, eta Zumaia B hamahirugarren. Urdaibaik irabazi du. Erlojuaren aurka aritu dira. 1. Urdaibai 20.41 2. Portugalete 20.43 3. San Juan 20.59 4. Deustu 21.03 5. Zumaia 21.16 6. Ondarru 21.19 7. Kaiku 21. 22 8. Zierbena 21.25 9. Hondarribia B 21.30 10. Orio B 22.36 (…) […]

Asteburuko estropadak

Bete-betea dator asteburua Zumaiako arraunlarientzat. Estropada askotan ariko dira. Traineruetan, Telmo Deun Ondarroan izango da larunbat eguerdian, denboraldi-aurreko estropadan parte hartzen. Hilabete baino gutxiago falta da ekainaren 19an San Miguel liga hasteko (Zumaia liga nagusian ariko da hiru urteren ondoren), eta test ona izango da prestakuntza nola doan ikusteko. Zumaia B ere Ondarroan izango da. Erlojuaren aurkako […]

Bukatu da trainerilla denboraldia Zumaiarentzat

Gipuzkoako Trainerilla Ligako azkeneko estropada jokatu zuten atzo Hondarribian, eta gaurko Gipuzkoako Txapelketara sailkatzeko estropada ere bazen. Zumaiak emaitza hauek atera zituen atzo: -Jubenilak: zazpigarren. -Seniorrak (Federazio Saria): seigarren. -Seniorrak (Liga): zazpigarren. Ligako sailkapenean, honela bukatu dute: -Jubenilak: bosgarren. -Seniorrak (Liga): zazpigarren. Gipuzkoako Txapelketan aritzeko ez ziren sailkatu zumaiarrak, baina aukera hori izan ez duten […]

Trainerilla Ligako hirugarren estropadako emaitzak

Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren estropada jokatu zuten larunbatean, Orion. Han izan zen Zumaia, hiru ontzirekin, hirurak gizonezkoenak: jubeniletan bat, eta seniorretan bi. Jubenilak seigarren izan ziren; seniorretan, Federazio Sarian ari den trainerilla bederatzigarren sailkatu zen, eta Ligako lehian ari dena zortzigarren. Sailkapenak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160507_orio.pdf Igandean zen jokatzekoa laugarren jardunaldia, Getarian, baina bertan behera geratu zen, haize […]

Infantilak laugarren Espainiako Batel Txapelketan

Vigon (Galizia), jokatu dute larunbatean eta igandean Espainiako Batel Txapelketa, eta Zumaiako Arraun Elkarteko infantil gizonezkoek laugarren egin dute. Finalerako sailkatu ziren larunbatean, beste lau talderekin batera, eta igandeko estropadan, finalean, ezin izan zuten dominarik irabazi; gutxigatik, baina ezin. Izan ere, oso tarte txikian sartu ziren bigarrena, hirugarrena eta laugarrena. Rianxok irabazi zuen (4.31), Castro […]