Arraun Elkarteko bazkideentzat oparia: ‘Ttaup,Ttaup’

Zumaiako Arraun Elkarteak oparitu egingo die bazkideei ‘Ttaup,Ttaup’ lana. DVD formatuan. Eneko Dorronsorok eginiko dokumentala da, eta Telmo Deuneko arraunlariak dira protagonista. 2007 denboraldia beraiekin igaro zuen egileak, eta makina bat irudi grabatu. Lan horren emaitza da bazkideek edukiko dutena. Oparia jasotzeko, bazkideek Arraun Elkartearen egoitzara joan beharko dute, bihar abenduaren 22tik abenduaren 30erako epean, […]

Zazpigarren, seigarren eta bigarren

Gaur eguerdian jokatu dute Federazio Sariaren bigarren jardunaldia, Donostian. Batel ugari aritu da lehian. Zumaiatik ere joan dira; azkenean, hiru ontzi, infantilez eta jubenilez gain, kadeteak ere izan baitira, hirurak mutilen ontziak. Hauek izan dira emaitzak: infantilek zazpigarren egin dute (Hibaika izan da azkarrena), kadeteek seigarren (Hernani A nagusitu da), eta jubenilek bigarren (Sanpedrotarrak Aren […]

Lehiatzera!

Bateletako beste denboraldi bat hasi da dagoeneko. Joan zen asteburuan ekin zitzaion Federazio Sariari, Tolosan, eta urte berriarekin batera iritsiko da Gipuzkoako Batel Liga. Zumaiako arraunlari gazteenek etzi ekingo diote lanari, Federazio Sariko bigarren jardunaldian. Donostian da estropada, 12:00etan. Bi batel joango dira Zumaiatik, biak mutilenak: infantilak eta jubenilak. Parte-hartzaile kopurua handia izango da, maila […]