Bi bandera irabaziz estreinatu du Zumaiak klubeko eskudo berria

Ederra zetorrela asteburua Zumaian arraunarentzat, eta bai asmatu ere. Bete-betekoa izan da. Uretan, emaitza bikainekin etorri da, eta lehorrean, berrikuntza handi batekin. Biak uztartzen hasita, uretakoa jarduna eta lehorrekoa, Zumaiako Arraun Elkartearen irudi berriak bedeinkazio ezin hobea jaso du…uretan eta biharamunean. Larunbatean bistaratu zuten aurrenekoz eskudo berria, Arranplan, jendaurrean. Arraunlarien ohiko aurkezpena egiteko ere erabili […]

Bi estropada Zumaian asteburu honetan

Asteburu ederra dator ZUMAIAn bertan arraunarentzat! -Bihar larunbata, 11:30ean, batelen estropada, Urola ibaian, Gipuzkoako Udaberri sariko azkeneko jardunaldia. -Gero, 13:00etan, Arranplan, traineru denboraldiaren aurkezpena, gure arraunlariekin, gure entrenatzaileekin…eta Arraun Elkarteko eskudo berriaren aurkezpena ere bai. -Igandean, 12:45ean, emakumezkoen traineru estropada bikaina: Gipuzkoako ligako hirugarren jardunaldia. Urola ibaian izango da, erlojuaren aurka binaka, eta aukera ederra […]

Ekainaren 27an…

Badator ekainaren 27a. Larunbat honetan da. Egun berezia izango da Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkartearentzat. Arranplan, 13:00etan, urteroko ohiturari jarraituz, traineru denboraldiaren aurkezpen ofiziala egingo da. Bertan egongo dira gure arraunlariak, gure entrenatzaileak zaleen aurrean aurkezpena egiteko. Ekitaldiari berezitasuna emango diona hau da: egoerak hala behartuta, Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkarteak eskudo berria […]

Hasiera bikaina: bi bandera

Dotore hasi du Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldi ofiziala. Bi bandera irabazi ditu, biak Zumaiako Salegi Jatetxeak. Gipuzkoko ligan lortu ditu biak, larunbatean Pasai Donibanen eta igandean Zarautzen. Aurreneko jardunaldian, estu hartu zuen Hibaikak, eta bi segundo baino ez zizkion atera Zumaiak; igandean, aldiz, aise bota zituzten zumaiarrek aurkari guztiak. San Juan bigarrenari 16 segundo atera zizkioten, […]

Traineru denboraldi ofiziala hasiko da asteburuan

Zumaia protagonista izango da arraun munduan asteburu honetan. Traineru denboraldi ofiziala hastera doa, eta KAE 1 liga ariko da gizonezkoen Telmo Deun. Gipuzkoako liga ere bihar hasiko da, eta hantxe izango da emakumezkoen Zumaia Salegi Jatetxea. Zumaiko Beteranoek herrian bertan izango dute estropada bihar, eta harrobiko arraunlariek Tolosan daukate Batelen Gipuzkoako Udaberri sariko estropada. KAE 1 ligako goiko partean ibili […]

Asteburuko emaitzak

Zumaiak bateletan eta traineruan hartu du parte asteburuan. Bateletako Gipuzkoako Udaberri Sarian, Hernanin izan zen estropada larunbatean, eta hauek izan ziren zumaiarren emaitzak: emakumezkoetan, promesek hirugarren egin zuten. Gizonezkoetan, infantilak bigarren izan ziren, eta kadeteak zazpigarren. Traineruetan, Gure Esku Dago estropada jokatu zen atzo igandez Lekeition. Hantxe izan ziren Zumaia A eta Zumaia B, biak  gizonezkoetan. Zumaia […]

Asteburuko estropadetako emaitzak

Espainiako Trainerilla Txapelketan, Zumaiako senior emakumezkoek ezin izan zuten denboraldi zoragarria biribildu, bigarren egin zutelako San Juanen atzetik. Gutxi behar izan zuten balentria osatzeko, 10 ehunen bakarrik falta izan zitzaizkielako txapelketa hau ere irabazteko. Chapela (Galizia) sailkatu zen hirugarren, atzo eguerdian Santanderren (Espainia) jokatu zen estropadan. Ontzi txikietan bikain moldatu dira, atzokoa kenduta beste txapelketa guztiak […]

Asteburuko estropadak

Betea dator asteburu hau ere Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlarientzat eta gainerako kideentzat. Batelak, trainerillak eta traineruak uretan izango dira gaur eta bihar, han eta hemen. Espainiako Trainerilla Txapelketa izango dute senior emakumezkoek Santanderren (Espainia) gaur eta bihar. Sailkatze estropad daukate gaur (18:00), eta finala bihar (10:30etik aurrera). Finalean aritzeko sailkatu egin behar gaur, baina ez du […]

Euskadiko txapeldun ere bai

Zumaiako emakumezko seniorrek beste garaipen bat bildu zuten atzo goizean, Mutrikun: Euskadiko Trainerilla Txapelketa. 11 segundo atera zizkioten Oriori, 15 San Juani eta 19 Hibaikari. Ontzi txikietan txapelketa guztiak irabazi dituzte, eta bakarra geratzen zaie denboraldia erabat biribiltzeko: Espainiako Trainerilla Txapelketa. Asteburuan jokatuko dute Santanderren (Espainia). Traineruetan, Zumaia Ak sekulako emaitza ona lortu zuen larunbatean Ondarroako […]