Erronka handiena helburu

Zumaia Altuna Uria 11. izan da gaur, Portugaleten, San Miguel ligako hamaseigarren estropadan. Orain, bi estropada geratzen zaizkio ligaren baitan, eta biak izango dira kanporaketakoak. Irailaren 15ean Bermeon ariko da, eta 16an, Portugaleten. Lehen txandan joan da gaur, bigarren kaletik, eta azkena egin du, Pedreña, Zierbena eta Portugaleteren atzetik. Espainiarrak nagusitu dira nabarmen. Orain, ligaren […]

Emaitza txarra, eta jaitsierako kanporaketara

Joan zen larunbatean bezala, Zumaia Altuna Uria azkena izan da gaur. Castron jokatu da San Miguel ligako hamabosgarren estropada. Zumaiarrak lehen txandan joan dira, eta Pedreñak, Portugaletek eta Zierbenak alde handia atera diote. Emaitza horrekin, Zumaia izango da jaitsierako kanporaketan, matematikoki. Irailaren 16an Bermeon eta 17an Portugaleten, aurkari hauek izango ditu: Orio, Santurtzi, Amegrove eta […]

Bikaina

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi du Zarauzko bandera, eta baita Euskotren liga ere. Bikaina izan da gaur eguerdiko lana ere, eta atzokoa biribiltzeko balio izan du. Gaur, bigarren egin du, Galiziaren atzetik, 58 ehunen beranduago. Ziabogan aurretik zen, baina gero, galiziarrek harrapatu egin dute. Baina bandera eta liga tostetan ziren ordurako, eta horrek du balioa. Sekulako […]

Etsi gabe, aurrera

Zumaia Altuna Uria hamaikagarren izan da gaur, Zarauzko bigarren saioan.  San Miguel ligari dagokionez, bi egunetan hiru puntu batu ditu, eta aurrekoek gehiago. Horrenbestez, bi estropadaren faltan, ia ziurra da jaitsierako kanporaketa jokatuko duela irail erdialdean. Egundoko lana ari dira egiten arraunlariak eta entrenatzaileak denboraldia hasi zenetik, iazko azarotik. Lan horrek emango ditu bere emaitzak, […]

Abiadura handiko trena

Zumaia Salegi Jatetxek erakustaldia eman du gaur, Zarautzen, eta oso gertu du Euskotren liga irabaztea. Bi puntuko aldea ateratzen dio Galiziari, eta bihar da azken estropada, gaurko leku berean (12:00). Sekulakoa egin dute zumaiarrek. Hasieratik hartu dute estropada burua, eta segundoak ateraz joan dira. Ziabogan, sei atzetik zen Getaria-Tolosa, zazpira zegoen Galizia, eta hamabira San […]

Ahazteko horietakoa

Zumaia Altuna Uriak azkena egin du gaur Zarautzen, bertako estropadako lehen saioan. Hasieratik aritu da ezinean, eta gero, segundoak pilatzen joan zaizkio. Ondorioa argia da: sailkapeneko azken-aurreko lekua atzean uztea oso-oso zaila izango da. Orain, Pedreñak 8 puntu ateratzen dizkio, eta Astillerok ihes egin du, zulotik urrunduz; 11 puntu aurretik da. Estropada Kaikuk irabazi du. […]

Gutxigatik ez du irabazi

Zumaia Salegi Jatetxea bigarren izan da gaur eguerdian, Zarautzen, Gipuzkoako ligako azkeneko estropadan. Segundoa pasatxo atera dio Getaria-Tolosak. Batera aritu dira, erlojuaren aurka binaka jokatu den estropadan. Azkeneko olatuan erabaki da lehia getariarren alde. Lehen luzean, handiagoa izan da aldea, sei segundo azkarrago eman baitu buelta garaileak. Gero, poparean, zumaiarrek egin dute denbora onena, eta […]

Lehen postuari eusteko balio duen lana

Zumaia Salegi Jatetxeak ezin izan du etxean irabazi, eta hainbeste estropada irabazi eta gero, geratu da halako zapore gazi-gozoa. Baina gauzei neurria hartu behar zaie, eta gaur bigarren egitea emaitza ona da, Euskotren ligako lehen postuari eusteko balekoa izan delako. Puntu bakarrera gerturatu zaio gaurko garailea, Galizia. Bi estropada bakarrik falta dira liga amaitzeko, eta […]

Badoaz

Zumaia Altuna Uria hamargarren izan da gaur, herriko estropadan, eta zaildu egin zaio azken-aurreko lekuari ihes egitea. Orain, Astillerok eta Pedreñak  zazpi puntu ateratzen dizkiote, eta lau estropada bakarrik falta dira. Lehen txandan joan da Telmo Deun, eta hirugarren izan da. Erraz menderatu dute Astillerok eta Pedreñak. Zierbena ere erraz azpiratu du Zumaiak. Bandera Kaikuk […]