Gipuzkoako batel ligako 3. estropada bihar Sokoan

Gipuzkoako batel ligako hirugarren estropada jokatuko da bihar Sokoan. 16:00etan ekingo diete arraunlariek, eta  Zumaiako Arraun Elkarteak lau batel ureratuko ditu aurreko hitzorduetan bezala. Duela bi asteko estropadan, kadete gizonezkoek irabazi egin zuten. Berez, hirugarren estropada joan zen asteburuan zen jokatzekoa Donostian, baina inauteriak tarteko ez zegoen lekurik portuan hainbeste batelentzat. Estropada hori bertan behera […]

Zumaiako bi traineru bihar Orioko jaitsieran

Bihar jokatuko da Orion 15. traineru jaitsiera, eta Zumaiako Arraun Elkarteko bi ontzi lehiatuko dira gizonezkoetan. 17:30ean ekingo zaio probari, eta 56 traineruk hartuko dute parte. Emakumezkoek, kadeteek eta talde mistoek 4.000 metroko eremua izango dute, eta senior gizonezkoek 6.000 metrokoa. Biharkoa izango da zumaiarren aurtengo bigarren hitzordua. Duela bi asteburu Hondarribian aritu ziren. Orduan […]

Kadeteek sasoiko lehen garaipena lortu dute Gipuzkoako batel ligan

Zumaiako Arraun Elkarteak sasoiko lehen garaipena lortu du gaur Trintxerpen, Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldian. Gizonezkoetan izan da, kadeteen mailan, Zumaia A-k irabazi baitu. Maila berean, Zumaia B zortzigarren izan da. Emakumezkoetan, jubenil-senior mailan, Zumaia B-k bosgarren bukatu du, eta Zumaia A-k seigarren. Sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/2009215_131200_Liga%20Bateles%2009.xls Hurrengo jardunaldia otsailaren 28an jokatuko da, Sokoan, 16:00etatik […]

Gipuzkoako batel ligako bigarren estropada, bihar

Gipuzkoako batel ligak bigarren hitzordua du bihar, Trintxerpen. 11:00etan hasiko da estropada, eta han ariko dira Zumaiako Arraun Elkarteko lau ontzi: emakumezkoetan, jubenil-seniorretako biak, eta gizonezkoetan, kadeteetako biak. Estropada bakarra jokatuta, zumaiarrak honela daude sailkapenean: emakumezkoetan, Zumaiako A.E ‘B’ bosgarren da, eta Zumaiako A.E ‘A’ zazpigarren. Gizonezkoetan, Zumaiako A. E ‘B’ zortzigarren dago, eta Zumaiako […]

Telmo Deun bihar Hondarribiako Jaitsieran

Bihar jokatuko da Hondarribiako Jaitsiera, eta han izango da Telmo Deun. 16:30ean ekingo zaio probari, eta ibilbidea itsaso zabalerantz izango da. Udako estropada hasten den leku berean hasiko da, eta itsasora joko dute. Bi luze egingo dituzte egingo parte-hartzaileek, eta honenbestez, udako estropadan baino gehiago aterako dira aterako dira itsasora. Erlojuaren aurkako proba da, eta minutuz […]

Arraunlarien urteko lehen erronka, lehorrean

Bihar, 12:00etan, Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlari seniorrek urteko lehen erronka izango dute. Baina ez uretan. Lehorrean. Zumarragako Euskadi plazan. Gizon proban ariko dira bertako taldearen kontra. 1.700 kiloko harri handia mugitu beharko dute, eta apustua ere egin dute, talde bakoitzak dirua jarri baitu. Hamabi lagunek jardungo dute talde bakoitzeko, eta denen artean ezingo dute 1.000 […]