Hasieratik, uzta biltzen

Zumaia Altuna Uria zazpigarren izan da Zierbenan, San Miguel ligako aurreneko estropadan. Sei puntu batu ditu, eta hasiera emateko oso modu egokia da. Lehen txandan egin dute arraun gureek, hiru faboritorekin: Hondarribia, Tiran eta Kaiku. Hurrenkera horretan sartu dira bukaeran, eta Zumaia Altuna Uriak egin du laugarren. 34 segundo atera dizkio Hondarribiak. Gero, haizea zakartu […]

Arraunlarien aurkezpena egingo da bihar

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Zumaiako Arraun Elkarteak arraunlarien aurkezpenarekin emango dio hasiera traineruen denboraldiari. Bihar izango da ekitaldia, Arranplan, 19:00etan hasita. Gizonezkoak eta emakumezkoak aurkezteaz gain, klubeko arraunlari guztiak ere han izango dira. Ekitaldia baliatuz, klubeko bazkideei opariak banatuko zaizkie: elkarteko zapia eta bixera. Salmenta puntua ere egongo da, klubeko kamixetak erosteko: bat erosten […]