Bigarren izan da Zumaia emakumeen Euskadiko Txapelketan

Hondarribian jokatu da gaur eguerdian emakumeen Euskadiko Traineru Txapelketa, eta Zumaia bigarren izan da. Lau luzetera eta hiru ziabogatara jokatu dute. Getaria-Tolosa izan da txapeldun. Gizonezkoetan, Kaikuk irabazi du, aise. Hemen bi estropadetako sailkapenak: http://www.kirolak.net/eu/detalle_noticia.asp?volver=1&id=244&deporte=todos&iddeporte=remo

Bihar eta etzi hiru estropada Zumaian

Bihar eta etzi hiru estropada jokatuko dira Zumaian, eta Zumaiako Arraun Elkarteko hiru traineruk hartuko dute parte hitzordu horietan. Bihar, 18:30ean (ETB 1), Euskotren ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da, eta herriko arraunlariek ordezkatuko dute Gipuzkoa. Bigarren dira sailkapenean gipuzkoarrak, galiziarren atzetik. Bi ontzioz gain, Bizkaia eta Katalunia ere ariko dira. Bi luzetara jardun beharko dute, […]

Zumaia B zazpigarren Santanderren

KAE 2 ligako zortzigarren estropada jokatu da Santanderren (Espainia), eta Zumaia B zazpigarren izan da. Ohi bezala, arazoak izan dira eremuan, eta laugarren balizan beste boia bat kateatuta zegoelako, erlojuaren aurka bota behar izan dituzte traineruak. Bandera Getxok irabazi du, Santanderren eta Trintxerperen aurretik. Sailkapen nagusian, Zumaia Bk zortzigarren segitzen du. Jokin Urkidi gustura dago […]

Gaur ere zortzigarren Zumaia San Miguel ligan

Atzoko emaitza bera lortu du Zumaiak Plentzian, San Miguel ligako zortzigarren estropadan. Zortzigarren izan da. Gaur ere lehen txanda irabazi du, Tiran, Meira eta Arkoteren aurretik. Bandera Castrok irabazi du. Sailkapen nagusian, Zumaiak bederatzigarren jarraitzen du. Luxiak honela aztertu du bere arraunlarien lana: “Bastante lan ona egin dugu. Atzokoaren antzekoa, eta bada zerbait bi egun […]

Zumaia zortzigarren Pedreñan

San Miguel ligako zazpigarren estropadan, Zumaia zortzigarren izan da Pedreñan (Espainia). Lehen txandan ariu da, eta ondo irabazi die Meira, Tiran eta Arkoteri. Castrok irabazi du bandera. Hemen sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415685 Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Asteazkenean baino askoz lan hobea egin dugu. Estropada ona egin dugu. Haizea kontra genuela hobeto joan gara, eta alde geneukala, […]

Zumaia B seigarren Pasaian

Gaur eguerdian jokatu da Pasaian KAE  2 ligako zazpigarren estropada, eta Zumaia Bk seigarren egin du. Erlojuaren aurka jardun dute ontziek, eta Deustuak irabazi du. Hemen dago sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/23/hibaikako-iii-ikurrina Sailkapen nagusian zortzigarren dira zumaiarrak: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados Bihar ere estropada izango dute, Santanderren, 12:30etik aurrera.

Lau estropada dituzte arraunlariek asteburuan

Zumaiako arraunlariak lau estropadatan ariko dira asteburuan. San Miguel ligakoek bi izango dituzte, ohi bezala. Bihar Pedreñan daukate lana, 19:00etatik aurrera. Lehen txandan aterako da Telmo Deun, ontzi hauekin batera: Tiran, Meira eta Arkote. Etzi, Plentzian dute estropada, ligako zortzigarrena, 12:00etatik aurrera. San Miguel ligako sailkapena hemen dago: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara KAE 2koek ere bi jardunaldi beteko […]

Bigarren eta seigarren Gipuzkoako Txapelketan

Gaur jokatu da Getarian Gipuzkoako Traineru Txapelketa, eta Zumaiako bi ontziek bigarren eta seigarren egin dute. Emakumeak izan dira bigarren, garaiezina den Getaria-Tolosaren atzetik. 22 segundoko aldea egon da bien artean. Hirugarren Hondarribia sailkatu da, eta irabazleak 40 segundo kendu dizkio. Zumaiako arraunlariak gustura zeuden egindako lanarekin. Gizonezkoetan bestelakoak izan dira kontuak. Seigarren egin dute, […]

Zumaiako bi ontzi, bihar, Gipuzkoako Traineru Txapelketan

Bihar jokatuko da Getarian Gipuzkoako Traineru Txapelketa, eta Zumaiak bi ontzi izango ditu, bana gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Azken horien lana 19:00etan hasiko da, eta aurkariak Getaria-Tolosa eta Hondarribia izango dituzte. Bigarren aldiz jokatuko da txapelketa, eta iaz, Zumaia-Getariak irabazi zuen. Gizonezkoei dagokienez, bederatzi traineru aterako dira, hiru txandetan banatuta. Zumaia bigarrenean aterako da. Txandak: 1. […]