Zumaia Altuna Uria garaile Pasai San Pedron

Denboraldi aurreko beste traineru estropada izan da gaur, eta Pasai San Pedron, Zumaia Altuna Uria izan da azkarrena emakumezkoetan. Hiru estropadatan aritu da prestakuntza hasi zenetik, eta hiruretan garaile izan da. Gaurko sailkapena Zumaia Altuna Uria 11.13,34 San Juan    10,65 segundora Hibaika       21, 32 segundora Zarautz       1.12,86ra

Asteburuko batel estropadetako sailkapenak

Gipuzkoako Batel Liga Donostian izan zen larunbatean, Loiola auzoan, eta hemen sailkapenak. Atzo, igandean, Zumaian izan zen Liga, eta hauek sailkapenak. Emaitza onenak, bi egunetan, infantilek lortu dituzte, bai emakumezkoek, bai gizonezkoek. Atzo, esaterako, ehunekoengatik ez zuten irabazi gizonezkoek herrian bertan. Datorren larunbatean, Orion izango da Gipuzkoako Batel Liga (12:00etan).  

Zuzendaritza berria dauka Zumaiako Arraun Elkarteak

Bukatu da hauteskunde prozesua Zumaiako Arraun Elkartean, eta zuzendaritza berria dauka klubak. Baita presidente berria ere: Luis Mari Osa Barrena. Hogeita hamar urte pasa presidente izan den Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’ beste zeregin batzuetan ariko da aurrerantzean klubaren barruan. Lan handia eta ederra egin du, eta beragatik ez balitz, nekez egongo litzateke orain arrauna Zumaian. […]

Aurreneko garaipena aurtengo Batel Ligan

Etxeko estropadan izan zen, Zumaian bertan: igandean lortu zuen Zumaiak aurreneko garaipena aurtengo Gipuzkoako Batel Ligan. Emakumezkoen batela izan zen lorpena lortu zuena, senior mailan. Aurrenekoz atera zen aurtengo Ligan, eta irabazi egin zuen, oso erraz irabazi ere. Beste gainontzean, hauek izan ziren herriko arraunlarien emaitzak: Emakumezkoetan, infantil-kadeteak seigarren izan ziren. Gizonezkoetan, infantilek zazpigarren egin […]

Gipuzkoako Batel Liga: atzoko sailkapenak

http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/getaria_bateles.pdf Infantilek lortu zuten emaitza onena, bigarren izan baitziren. Gizonezkoen beste batelei dagokionez, hauek emaitzak: kadeteetan 10. eta 12. izan ziren; jubenilek 6. bukatu zuten. Emakumezkoetan, infantil-kadete mailan, zazpigarren izan zen Zumaiako ontzia. Ligako sailkapen nagusiak  

Zumaiako arraunlari seniorrak Orioko Traineru Jaitsieran, gaur

Zumaiako arraunlariak Orion izango dira gaur arratsaldean (17:30), Traineru Jaitsieran parte hartzen. Gizonezkoen eta emakumezkoen ontziak joango dira. Oriok arreta bereganatzen du traineruen eta arraunlarien neguko prestakuntzan. Arraun Egunaren baitan izango da, eta 62 traineru ariko dira, hainbat mailatan banatuta: jubenilak, beteranoak, emakumezkoak eta seniorrak. Aginagatik Oriora izango da ibilbidea. Test ona izaten da klubentzat, […]