Gure arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligako bi estropada dituzte asteburuan

Bi estropadak Pasai Donibanen izango dira, eta Gipuzkoako Batel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak osatuko dituzte horrela. Larunbatekoa 16:00etan hasiko da, eta igandekoa 10:00etan. Ligako sailkapenaren arabera izango da irteera-ordena, bi estropadak erlojuaren aurka izango direlako. Zumaiako Arraun Elkarteak bederatzi talde dauzka izena emanda asteburuko bi estropada hauetarako.

11 talderekin aterako gara Gipuzkoako Batel Ligan, igandetik aurrera

Hastera doa Gipuzkoako Batel Liga, eta datorren igandean izango da estraineko estropada, 10:30ean, Trintxerpen. Zumaiak 11 batel aurkeztuko ditu aurtengo ligan, eta horrek gauza bat esan nahi du: arraunlari asko dabil gure harrobian. Nobedade bezala, senior gizonezkoena aipatu behar da, aurten batel ligan ariko baita, aurreko urteetan atera gabe geratu eta gero. Gure 11 batelak […]