Bertan behera geratu da Gipuzkoako Batel Ligako gaurko estropada

Trintxerpen zen jokatzekoa Gipuzkoako Batel Ligako estropada, baina eguraldi txarraren eraginez, Gipuzkoako Arraun Federazioak bertan behera utzi behar izan du. Zazpigarren jardunaldia zuten jokatzekoa. Eguraldiak laguntzen badu, datorren asteburuan berrekingo diote lehiari, eta igandean, martxoaren 6an, Zumaian izango da, 11:ooetatik aurrera. Bezperan, larunbatean, Donostiako Loiolan jokatuko dute Ligako estropada, 12:30ean hasita.

Zazpigarren jardunaldia izango du Gipuzkoako Batel Ligak igandean, Trintxerpen

Hantxe izango dira zumaiarrak, hamabi batelekin, lehian. Oraingoan, estropada maila guztietakoek egingo dute, aurrekoan infantilek eta kadeteek bakarrik egin baitzuten arraun. 10:00etan hasiko da, eta lehiaren ikuspegitik begiratuta, zumaiarren arreta berezia infantil gizonezkoetan egongo da. Hiru estropada irabazi dituzte, eta laugarrenaren bila aterako dira igandean. Sailkapen nagusian berdinduta daude Orio A-rekin lehen postuan, baina Zumaia […]

Hirugarren garaipena infantil gizonezkoentzat Gipuzkoako Batel Ligan

Beste garaipen bat lortu zuten infantil gizonezkoek atzo goizean, Tolosan (Gipuzkoa). Gipuzkoako Batel Ligako seigarren estropada izan zen, eta infantilek eta kadeteek bakarrik egin zuten arraun. Jai izan zen atzo beste maila guztietan. Hirugarren garaipena dute zumaiarrek Ligan. Estu joan zen gauza, Orio A-ri segundo erdi pasatxo atera ziotelako. Zumaiak beste emaitza hauek ere atera […]

Gipuzkoako Batel Ligako estropada Tolosan da igande honetan, eta infantilek eta kadeteek bakarrik egingo dute arraun

Gipuzkoako Batel Ligako seigarren estropada jokatuko dute igande honetan, Tolosan, 11:00etatik aurrera. Ez da orain arteko estropadak bezalakoa izango. Izan ere, infantilek eta kadeteek bakarrik egingo dute arraun. Han izango da Zumaia, bederatzi batelekin. Nabarmendu behar da infantil gizonezkoak lortzen ari diren emaitzak. Bi estropada irabazi dituzte Zumaia A-koek, eta bigarren dira sailkapenean, Orio A-ren […]

Batzar Orokorra izango da ostiral honetan

Honen bitartez Telmo Deun Arraun Elkarteko bazkideei otsailaren 19an (ostiral honetan) , 19:00etan (lehen deialdia) eta 19:30ean (bigarren deialdia), Brankako lokaletan egingo dugun urteko Batzar Orokorrerako deia zabaltzen dizuegu.   Bazkide izan eta deialdia eta eguneko gai zerrenda etxean jaso ez baduzue, idatzi telmodeunae@gmail.com helbide elektronikora.   Gogoratu nahi dizuegu aurtengoa hauteskunde urtea dela, eta […]

Beteranoek eta infantil gizonezkoek, beste garaipen bana

Estropadaz gainezka egon da asteburu hau, eta Zumaiako traineruak eta batelak bertan izan dira. Goazen bi estropadak aztertzera, Hondarribiako Traineru Jaitsiera (larunbatekoa) eta Gipuzkoako Batel Ligakoa (igandekoa). Beteranoak garaile Hondarribian Aurreko astean Sestaon bezala, Zumaiako Beteranoek irabazi egin zuten atzo Hondarribian, bertako Traineru Jaitsieran. Getxo, Fortuna, Zarautz eta Ibaialde utzi zituzten atzean. Senior gizonezkoak, 11. […]

Traineru eta batel estropadak, asteburu honetan

Bete-betea dator asteburua arraun munduan. Bateletan, Gipuzkoako Ligak berriz eking dio, Inauterietako geldialdiaren ondoren. Bosgarren jardunaldia jokatuko dute, Pasai Donibanen, igandean, 10:00etan. Hantxe izango dira Zumaiako batelak. Bezperan. larunbatean, traineru jaitsiera izango da Hondarribian. 17:00etatik aurrera. Zumaiak bertan izango ditu senior gizonezkoen bi traineruak, eta beteranoen ontziak ere jokatuko du estropada. Aurreko asteburuan, Sestaon, beteranoak […]