Zumaia zortzigarren Orion, eta San Miguel ligan hamargarren

Egin ditu egin beharreko lanak Zumaiak San Miguel ligan. Gaur bukatu du sasoia ligari dagokionez, eta hamargarren bukatu du. Honenbestez, mailari eustea lortu du, sasoiko helburua betez. Gaur, Orion jokatu da estropada, eta zortzigarren egin du Telmo Deunek. Lehen txandan, bigarren izan da Tiranen atzetik, eta Arkoteren eta Meiraren aurretik. Azkenaldiko estropada onena jokatu dute […]

Zumaia B zazpigarren azken estropadan, eta ligan ere bai

Zumaia Bk gaur bukatu du denboraldia, Santoñan, KAE 2 ligako azken estropada jokatuta. Zazpigarren egin du, eta ligako sailkapenean ere zazpigarren bukatu du. Erlojuaren aurka jardun dute, binaka, sei luzetan eta bost ziabogetara. Colindres izan du txandakide Zumaia Bk, eta aurretik izan da Telmo Deun. Estropada etxekoek irabazi dute. Deustuk irabazi du liga, eta datorren […]

Zumaia hirugarren izan da Txingudi Banderan

Zumaiak hirugarren egin du Txingudi Banderan, Hondarribian. Getaria-Tolosak irabazi du, espero zen bezala, eta Hondarribia izan da bigarren. Zumaiarren atzetik Bizkaia eta Ur-Kirolak sartu dira. Kanporantz ondo joan dira neskak, baina bigarren eta azken luzearen lehen erdian ez horrenbeste. Hortxe galdu dute ziabogan eskura zeukaten bigarren postua.

Zumaia hamaikagarren Pasai San Pedron

Zumaia hamaikagarren izan da gaur eguerdian, Pasai San Pedron. Erlojuaren aurka jardun dute, hiru txandetan banatuta, eta zumaiarrak azkenaurreko izan dira, Tiranen eta Meiraren atzetik; Arkote soilik gainditu dute. Hala ere, azken sailkapenean Zarautz, Meira, Kaiku eta Zumaia segundo eta erdian sartu dira. Bandera Castrok irabazi du. Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Atzoko gauza bera […]

Zumaia hamargarren Hondarribian

Zumaia hamargarren izan da Hondarribian, San Miguel ligako hamahirugarren estropadan. Lehen txandan bigarren egin du Tiranen atzetik. Meira eta Arkote utzi ditu atzean. Oriok irabazi du bandera. Sailkapen nagusian, zumaiarrek postu bat galdu dute, eta hamargarren da orain Telmo Deun. Luxiak azterketa hau egin du: “Estropada txar-txarra ez dugu egin, baina barrura ez gara etorri. […]

Zumaia B zazpigarren Colindresen

Zumaia Bk zazpigarren egin du gaur, Colindresen, KAE 2 ligako estropadan. Erlojuaren aurka lehiatu dira, binaka, bi multzo handitan banatuta, eta zumaiarrek beren multzoko denbora onena egin dute. Santoñak irabazi du estropada. Sailkapen nagusian, Zumaia B zortzigarren da, 97 punturekin. Bi estropada falta dira liga amaitzeko. Jokin Urkidik honela aztertu du arraunlarien lana: “Gure txanda […]

Asteburuko estropadak zumaiarrentzat

Lau estropadatan ariko dira zumaiarrak asteburuan. San Miguel ligan, bihar Hondarribian jardungo dute, 18:00etan hasita. Etzi, 12:00etan daukate hitzordua, Pasai San Pedron, erlojuaren aurka. KAE 2 ligakoek estropada bakarra izango dute, eta bihar izango da, 18:00etan, Colindresen (Cantabria, Espainia). Erlojuaren aurka lehiatuko dira. Emakumeek igandean izango dute estropada, 17:00etan, Hondarribian. Beste lau traineru jardungo dira: […]

Aristitarren artean, beste patroi bat

Aristi abizena eta Telmo Deun izena elkarri uztartuta daude. Joseba eta Edu anaiak patroiak izan ziren bere garaian, eta Josebak klubean jarraitzen du egun ere, emakumeen trainerua prestatzen eta harrobiarekin lanean. Bada, gaurtik, Aristitarren artean beste patroi bat da traineruen munduan: Iñaki du izena, 15 urte dauzka, eta gaur jokatu du lehen estropada traineruan, Telmo […]

Zumaia B hirugarren Bilbon, orain arteko emaitza onena lortuz

Zumaia B gero eta hobeto ari da, eta gaur ere horixe erakutsi du Bilbon. Hirugarren sailkatu da erlojuaren aurkako proban. Bitan banatu dituzte hamahiru traineruak, eta lehen multzokoen artean onena izan da Telmo Deun. Estropada Deustuak irabazi du. Jokin Urkidi pozik da mutilen lanarekin: “Oso gustura gaude. Gero eta hobeto ari gara arraunean, eta blokea […]

Zumaia hamaikagarren gaur Zarautzen

Ez du lan onik egin Zumaiak gaur Zarautzen, eta hamaikagarren izan da. Tiranek eta Meirak aurrea hartu diote lehen txandan, eta Arkote soilik gainditu du. Atzoko eta gaurko denborak kontuan hartuta, Zarauzko Estropadako sailkapenean hamargarren egin du Telmo Deunek. San Miguel ligako sailkapenean, hamargarren da, baina Tiran hiru puntura gerturatu zaio. Castrok irabazi du gaur […]