Santurtzi nagusi gaur Zumaian, KAE 1 ligan

II. Ambilamp Bandera jokatu da gaur eguerdian Zumaian, KAE1 ligako bigarrena, eta Santurtzi izan da onena. Bigarren Camargok egin du, hirugarren Pasai Donibanek eta laugarren Astillerok. Bosgarren Orio B izan da, Oier Aizpurua zumaiarra tostetan duela. Hemen sailkapenak, gaurkoa eta ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Hirugarren sailkatu da Zumaia emakumeen estropadan

Gaur eguerdian, Ambilamp Bandera jokatu dute emakumeek Zumaian bertan, eta zumaiarrak hirugarren gelditu dira. Getaria-Tolosak irabazi du Bizkaiko selekzioaren aurretik. Laugarren Astillerok bukatu du. Zumaiarren gaurko argazki batzuk: p1011651.JPG , p1011652.JPG, p1011653.JPG, p1011654.JPG, p1011655.JPG, p1011656.JPG Irati Manzisidorrek honela bizi izan du estropada traineru barrutik: “Atzo baino askoz ere hobeto egin dugu arraunean. Baina igarri egin da […]

Zumaia B seigarren Donostian

KAE 2 ligako hirugarren estropada jokatu da gaur eguerdian Donostian, eta Zumaia B seigarren izan da. Orain arteko emaitza onena lortu du honenbestez, aurreko bietan zazpigarren izan baitzen. Zumaiarrak bigarren txandan aritu dira, eta bigarren egin dute Santanderren atzetik, eta Getxo nahiz Santoñaren aurretik. Estropada Trintxerpek irabazi du; bigarren garaipena du ligan.  Hemen daude sailkapenak: […]

Bigarren egin dute emakumeek Donostian

Gaur jokatu dute emakumeek denboraldiko lehen estropada, Donostian, eta Zumaia bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du, eta hirugarren Astillero sailkatu da. Ez da beste ontzirik aritu. Bi ziabogetara jokatu dute, eta estropada erdian getariarrek 17 segundo kentzen zizkieten zumaiarrei, eta 33 espainiarrei. Bigarren luzean ez da aldaketarik izan. Gaurko estropada ez da EuskoTren ligakoa, horiek […]

Zumaian emakumeen estropada aurrenekoz jokatuko da bihar, herriko ontzia bertan dela

Bihar egun berezia izango da Zumaiako estropaden historian. Aurrenekoz emakumeen traineruak lehian ikusteko aukera egongo delako. 11:30ean izango da, KAE 1eko estropadaren aurretik, eta ETB 1ek zuzenean emango du. Bertan izango dira herriko arraunlariak ere. Lau traineru lehiatuko dira: Getaria-Tolosa, Bizkaiko selekzioa, Astillero eta Zumaia. Bi luzek eta ziaboga bakarrak osatuko dute estropada eremua. Zumaiarrak […]

KAE 1eko bigarren estropada jokatuko da bihar Zumaian

Bihar estropada izango da Zumaian, KAE 1 ligako bigarrena, hain zuzen. II. BANDERA AMBILAMP-RECICLANDO LA LUZ jarri diote izena estropadari, eta ETB1ek zuzenean emango du 12:00etatik aurrera. Hauek izango dira  txandak (gaur Donostian jokatu den ligako lehen estropadak utzitako sailkapen nagusiaren arabera): 1.  Ondarroa, Portugalete, Busturialdea eta Portugalete 2. Zierbena, Donostiarra, Camargo eta Orio B […]

Hirugarren estropada du bihar Zumaia Bk, Donostian

KAE 2 ligak hirugarren estropada izango du bihar, Donostian, 12:00etatik aurrera. Hantxe izango da Zumaia B, beste hamabi trainerurekin batera. Sailkapen nagusian, zazpigarren dira Jokin Urkidiren arraunlariak. Hauek dira biharko txandak: 1: Hibaika eta Raspas 2. Donostiarra, Luanco eta Lutxana 3. Santander, Santoña, Getxo eta Zumaia 4. Trintxerpe, Colindres, Deustua eta Mundaka

Joseba Aristi: “Denboraldi txukuna egin nahi dugu”

Emakumeen traineruaren entrenatzailea da Joseba Aristi. Bihar hasiko dute denboraldia, Donostian (16:30ean), eta ez du helburu jakinik jarri nahi. Neguan egindakoa uretan ikustearekin konforme da.   Zer asmo dituzue denboraldirako? Denboraldi txukuna egin nahi dugu. Asmatzea izango da kontua, egin duguna ondo ateratzea. Arraunean txukun egin nahi dugu, eta uste dut egingo dugula. Neguko lan osoa […]