“Estropada latza”

Gaur ere lan bikaina egin dute arraunlariek, eta zazpigarren izan da Telmo Deun Moañan (Galizia), bertako banderan. San Miguel ligako hirugarren estropada jokatu dute, eta Urdaibai izan da azkarrena.

Zumaia bigarren txandan joan da, eta txandakide izan ditu San Juan, Tiran eta Pedreña. Lehia estua izan dute, eta estropada osoan, buruan joan denak ez du inoiz bost segundoko aldea izan bigarrenarekiko. Gehienetan San Juan izan da buru, baina bigarren luzean, Zumaiak hartu dio aurrea, lehen ziabogatik bikain atera eta gero. Hirugarren luzean, pasaitarrek gogor jo dute, eta txanda amaitu bitartean ez dute lehen postua utzi. Ematen zuen Zumaiak egingo zuela bigarren, baina azken unean, Tiranek, etxeko ontziak, muturra erakutsi dio Telmo Deuni; segundo pasatxoko aldea egon da bien artean. Pedreña atzerago sartu da.

Sailkapen nagusian, zazpigarren da Zumaia. 9 puntura dauka jaitsierako kanporaketa jokatzeko postua; Orio dago leku horretan. Eta azkenari, Camargori, 12 puntuko tartea kentzen dio Zumaiak.

Bihar, Moañan bertan, ligako laugarren estropada jokatuko dute, eta Zumaia bigarren txandan joango da, San Juan, San Pedro eta Tiranekin. Lehen txandan Camargo, Orio, Hondarribia eta Pedreña aterako dira, eta azkenekoan, Kaiku, Castro, Astillero eta Urdaibai. Gaurko emaitzaren arabera antolatu dituzte txandak, ligako araudiak jartzen duen bezala

“Arraunlariak ausart egon dira”
Gustura da Xanti Zabaleta mutilek egindako lanarekin: “Estropada latza egin dute, izen handiko aurkariekin, gainera. Bigarren luzean San Juanen aurretik ere joan dira, eta ausart ibili direla esan nahi du horrek. Dena eman behar horretan, eskuzabal jokatu dute. Tiranek bukaeran hartu digu aurrea, baina hau kirola da, kontu txikiek eragina izaten dute, eta galiziarren kalea hoeba zen. Oso ondo ari dira mutilak, eta igual, sinesten hasi beharko dugu, hankak lurrean edukitzen segitu behar badugu ere”.

Gaurko sailkapena, eta alineazioak: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301304473

Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Join the Conversation

1 Comment

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude