Kadete eta senior gizonezkoak bigarren etxeko batel estropadan

Gipuzkoako batel ligak Zumaian izan du hitzordua gaur, bederatzigarren estropada jokatu baita. Zumaiarren emaitza onenak kadete eta senior gizonezkoek lortu dituzte, bi batelak bigarren izan baitira. Kadeteen beste ontzia bederatzigarren sailkatu da. Jubenil-senior emakumezkoetan, Zumaia A laugarren izan da, eta Zumaia B zazpigarren. Bihar goizean hamargarren estropada puntuagarria jokatuko dute Pasai Donibanen, 11:00etatik aurrera. Gaurko […]

Gipuzkoako batel ligako estropada, bihar Zumaian

Bihar, larunbata, batelen estropada ikusteko aukera izango da Zumaian. 16:30ean hasita, Gipuzkoako ligako bederatzigarren estropada jokatuko da. Oraingoan, Zumaiako Arraun Elkarteak bost batel ureratuko ditu, senior gizonezkoen ontzi bat ere aterako baita. Eremuari dagokionez, arranpla parean ekingo diote lanari arraunlariek. Infantilek eta kadeteek paolalderaino joan, ziaboga eman eta arranplan bertan bukatuko dute lana. Jubenilek eta seniorrek, […]

Kadete gizonezkoak beste garaipen bat lortzetik gertu

Gaur goizean jokatu da Getarian Gipuzkoako batel ligako 8. estropada, eta kadete gizonezkoak bigarren izan dira, Pasai Donibanetik 42 ehunekora. Zumaia B seigarren sailkatu da. Jubenil-senior emakumezkoetan, laugarren eta seigarren egin dute Zumaia Ak eta Zumaia Bk. Atzo, aldiz, 7. estropada puntuagarria ez zen bukatzerik izan. Kadete gizonezkoen estropadan, Pasai Donibane D batelak ur asko […]

Ezin izan dute irabazi Gipuzkoako batel ligako seigarren estropadan

Atzo goizean jokatu zen Orion Gipuzkoako batel ligako seigarren estropada, eta zumaiarrek ez zuten garaipenik lortu. Kadete gizonezkoetan, Zumaia A bigarren izan zen, eta Zumaia B bederatzigarren. Jubenil-senior emankumezkoetan, Zumaia Ak laugarren bukatu zuen, eta Zumaia Bk zazpigarren. Hemen daude atzoko sailkapenak eta ligakoak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/2009315_133024_Liga%20Bateles%2009.xls

Emakumezkoek lehen garaipena lortu dute gaur, eta gizonezkoek bigarrena

Gipuzkoako batel ligako bosgarren estropada puntuagarria Mutrikun jokatu da gaur, eta ez Orion. Bihar goizean izango da Orion, 09:30etik aurrera. Gaur, emakumezkoek lehen garaipena lortu dute jubenil-seniorretan, segundo erdiko tartea aterata Pasai Donibaneri. Zumaia B zazpigarren izan da. Gizonezkoetan, kadeteetan, ligako bigarren garaipena lortu dute, segundoko aldearekin Pasai Donibanerekiko. Zumaia B zortzigarren izan da.

Gipuzkoako batel ligako 5. estropada, bihar, Orion

Gipuzkoako batel ligako 5. estropada jokatuko da bihar Orion, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta. 16:00etan ekingo diote arraunlariek, eta hantxe izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko lau batelak. Kadete gizonezkoetan, Zumaia A doa lider sailkapenean;puntu bateko aldea ateratzen dio Pasai Donibaneri. B ontzia zazpigarren da. Jubenil-senior emakumezkoetan, Zumaia A  laugarren da, eta B batela seigarren.

Bi bigarren postu Gipuzkoako batel ligako 4. jardunaldian

Gaur eguerdian jokatu da Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia Orion. Zumaiako Arraun Elkarteak bi bigarren postu lortu ditu: kadete gizonezkoetan (Zumaia A) eta jubenil-senior emakumezkoetan (Zumaia A). Beste bi ontziak zazpigarren izan dira: kadete gizonezkoena (Zumaia B) eta jubenil-senior emakumezkoena (Zumaia B). Hemen ikus daitezke Orioko sailkapenak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200937_140600_Liga%20Bateles%2009.xls

Zumaiako bi arraunlarirekin erreportajea BERRIAn, emakumeen Kontxako argazkien erakusketaz

‘Donostia 08, boga berria’ izeneko erakusketa dago ikusgai Donostiako Okendon kultur etxean. 59 argazkik osatzen dute erakusketa, eta haietako batzuetan Zumaia-Getariakoak agertzen dira. Hori dela-eta, BERRIA egunkariak erreportajea egin du, eta Zumaiako bi arraunlariren hitzak biltzen dituzte: Irati Manzisidor eta Leire Antiarenak. Hemen dago erreportajea: http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2009-03-02/046/006/Kontxako_estropadan_egon_zirenhtm 

Bigarren garaipena zumaiarrek batelen Gipuzkoako ligan

Sokoan zuen hitzordua atzo Gipuzkoako batelen ligak, eta zumaiarrek bigarren garaipena lortu zuten. Hirugarren estropada zen atzokoa, eta bigarrenean bezala, kadete gizonezkoetan Zumaia Ak irabazi zuen. Maila berean, Zumaia B zortzigarren sailkatu zen. Emakumezkoetan, jubenil-seniorretan, Zumaia A bosgarren izan zen, eta Zumaia B zazpigarren.