Emakumeen Euskadiko Txapelketa, bertan behera

Emakumeen Euskadiko Txapelketa jokatu, jokatu da, baina epaileek emaitza baliorik gabe utzi dutela esan berri du Euskadi Irratiak. Uretan, Hondarribiak irabazi du, eta Zumaia-Getaria bigarren sailkatu da, bi segundo eskasera. Hirugarren gelditu da Tolosaldea, hogeita bi segundora. Baina Zumaia-Getariak ez du balekotzat jo estropada, kanpoko baliza zazpi metro atzerago zegoelako beste bi balizen aldean. Estropada […]

Telmo Deun bosgarren Euskadiko Txapelketan

Telmo Deun bosgarren izan da Euskadiko Txapelketan. Lehen txandan aritu da, eta bigarren egin du, Hondarribiarengandik sei segundora. Txapelketa Urdaibaik irabazi du, eta ondoren, San Pedro, Hondarribia, Orio, Zumaia, Kaiku, Isuntza eta Arkote sailkatu dira. Espainiako Txapelketara lehen hirurak joango dira. Luxiak hau esan du gaurkoaz: “Estropada txukuna egin dugu. Lehen bi luzeetan hobeto moldatu […]

Mikel Olasgastiren analisia

Gaizki hasitakoa ezin ondo bukatu  Esaerak dioen bezala, gaizki hasitakoak ezin du ongi bukatu! Arraunlarioi halako zerbait gertatu zaigu, nahiz eta igandean eginiko estropadak asteburua nolabait itxuratzea lortu duen.  Ostiralean ekin genion Galiziaranzko bidaiari autobusez. Zortzietan genuen hitzordua, baina bati maindireak itsatsi eta… 8:30etan irten ginen. Ezustekoz beteriko bidaia izan zen ordea: txofer berria, arraunlarion […]

Telmo Deun bederatzigarren eta zazpigarren Galizian

Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiak honela ikusi zuen igandekoa: “Gustura, gustura ere ez gaude. Lehen hiru luzeetan ondo aritu gara, baina gero, jaitsi egin gara; agian, bezperako nekearen eraginez. Gauza onak ere izan dira, hala ere. Esaterako, patroiarena. Jokin Gijarro aritu da gaur, eta lan ona egin du”.

Irati Manzisidorren analisia Gipuzkoako Txapelketaz

Zorrak kitatze aldera, eta emandako hitza betetzeko asmoz, hauxe da Irati Manzisidor arraunlariak asteazkenean irabazi zuten Gipuzkoako Txapelketaz egindako analisia. Ostegunean idatzita dago. “Atzokoa emozioz jositako eguna izan zen Esperantzako tostetan izan ginen neskontzat. Arratsaldeko lehenengo orduetatik jakin nuen hura ez zela besteak bezalako eguna izango, hasteko eta behin, entrenamenduetan ez bezala, ez baikenuen berandu […]

Mikel Olasagastiren analisia Gipuzkoako Txapelketaz

Esperantza aurrena, Telmo Deun laugarren Esperantza galtzen den azkena dela nioen eta… Getariarren Esperantza ontziak irabaztea lortu zuen Zumaia eta Getariako neskez osaturiko arraunlariekin. Zorionak eman behar beraz! Telmo Deun ontziaz berriz zer esan… Azkenera arte dominen borrokan aritu arren, ez da posible izan helburua lortzea. Ilusioa egiten zigun domina bat lepotik zintzilik itzultzea etxera; […]

Telmo Deun laugarren Gipuzkoako txapelketan

Telmo Deun laugarren izan da Gipuzkoako Txapelketan. Oriok irabazi du, bigarren San Pedro izan da, eta hirugarren Hondarribia. Zumaiarrak azkeneko txandan lehiatu dira, eta hirugarren bukatu dute, oriotarren eta pasaitarren atzetik, eta zarauztarren aurretik. Lehen laurak saikatzen direnez Euskadiko Txapelketara, bertan izango da Telmo Deun. Lekeition jokatuko da, uztailaren 31n. Luxiak honela ikusi du gaurkoa: […]