Zumaia laugarren izan da Kontxan

Zumaiak laugarren postua egin du Kontxako Banderan. Rias Baixasek irabazi du, iaz bezala, Astillero, Getaria-Tolosa eta zumaiarren aurretik. Hasieratik gelditu da atzera samar Telmo Deun, eta azkenean, garaileak 22 segundo atera dizkio. Hala ere, lan aparta egin dute, Kontxako lau onenen artean izatea handia baita. Gaurko sailkapena: 1. Galizia 10:48 2. Astillero 10:51:22 3. Getaria-Tolosa […]

Irati Manzisidor: “Sekulako estropada egin dugu”

Pozez txoratzen daude Zumaiako arraunlariak, Kontxarako sailkatu direlako, eta Irati Manzisidorren hitzak dira horren lekuko: “Sekulako estropada egin dugu. Getariarrek aldagelan esan digute gainean ikusten gintuztela. Gure patroiak ere esan digu getariarrak harrapatzen genituela. Bueltako luzean, Aquuarium parean, segundo batera geneuzkan. Esan izan balidate duela astebete Kontxan laugarren egingo dugula, berehala sinatuko nuen. Sailkatuta ere, uste […]

Zumaia, Kontxako bandera irabazteko lau hautagaietako bat

Zumaia Kontxako Bandera irabazteko lehiatuko du bihar goizean. Emakumezkoen estropada jokatuko da 11:00etan (ETB1), eta han izango da herriko ontzia. Gaur izan da sailkapen estropada, eta zumaiarrak laugarren sailkatu dira, Rias Baixas, Getaria-Tolosa eta Astilleroren atzetik. Lau onenak sailkatzen zirenez biharko estropadara, hantxe izango dira herriko arraunlariak. Bigarren txandan arraun egin dute, eta bigarren izan […]

Zumaia bihar Kontxako Banderan sartu nahian

Bihar jokatuko da emakumezkoen Kontxako 2. Banderaren sailkatze estropada. 18:00etatik aurrera 11 ontzi lehiatuko dira. Lau aurrenekoak sailkatuko dira igandean bandera jokatzeko. Hamaika traineru hauek lehiatuko dira: Euskal Herritik, Bizkaia, Getaria-Tolosa, Hondarribia eta Urki; Galiziatik Rias Baixas, A Cabana eta Mecos; Kantabriatik Astillero; eta Kataluniatik CN Badalona eta CR Badalona. Hiru txanda jokatuko dituzte bihar: bitan […]

Zumaia oso gaizki Kontxako sailkatze estropadan: hamabosgarren

Bukatu du denboraldia Zumaiak eta hala hobe. Oso justu amaitu dutelako. Gaurkoa adibide. Kontxako sailkatze estropadan 15. izan da. Adibide bat besterik ez da, baina sasoi guztian atzetik nabarmen izan duen Arkotek aurrea hartu dio gaur. Aurrena atera da Telmo Deun, eta bigarren luzean pasatu egin du Kaikuk, minutu bat lehenago abiatu arren zumaiarrak. Iganderako […]

Zumaia aurrena aterako da Kontxako sailkatze estropadan

Eguerdian egin da zozketa, eta Zumaia aurrena aterako da, 18:00etan. Minutuz minutu, hurrenkera honetan joango dira, lehenik A multzokoak direla eta gero Bkoak: Zumaia, Kaiku, Castro, Zarautz, Urdaibai, Hondarribia, Pasai Donibane, Tiran, Astillero, Pedreña, San Pedro eta Orio; Deustua, Zierbena, Isuntza, Nautico Vigo, Cabo Cruz, Luanco, Perillo, Santurtzi, Hibaika, Trintxerpe, Arkote eta Camargo. Eguraldiari dagokionez, […]