Emakumezkoen taldea astelehenean hasiko da entrenatzen

Zumaiako emakumezkoen trainerua datorren astelehenean hasiko da entrenamenduetan. 19:00etan jarri dute ordua lehen saioa egiteko. Aurreko urteetan bezala, Kike Manterolak jarraituko du entrenatzaile lanetan. Azkeneko denboraldiko taldetik ez dute arraunlari guztiek jarraituko, baja batzuk daude, eta horregatik  Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia egin du arraunean hasi nahi dutenentzat. Zumaia Salegi Jatetxea erreferente handienetakoa izan da emakumezkoen […]

Telmo Deun, aurten egindakoari segida emateko moduan

Hasi dituzte entrenamenduak senior gizonezkoek. Azaroaren 2an ekin zioten lanari, eta aurreko asteburuko larunbatean uretan izan ziren entrenatzen. Bi traineru osatu zituzten, eta zortzi bat arraunlari lehorreko lana egiten geratu ziren; horietaz gain, lauzpabostek ezin izan zuten azaldu entrenamendura. Beraz, horrek esan nahi du 35 bat arraunlarirekin hasi direla lanean. Gustura dira Patxi Frances eta […]