Salegi Jatetxean izan ziren arraunlariak denboraldiko banderak eskainiz babesleari

Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariak Itziarren izan ziren, Jatetxean, joan den ostiralean Denboraldian zehar irabazitako bederatzi banderak eskaini zizkioten babesleari eta baita Euskotren ligako saria ere. Gero, mahaiaren bueltan dastatu eta gozatu ahal izan zuten denek denboraldi bikain honek emandako uzta. Zumaiako Arraun Elkarteak eskerrak ematen dizkio Salegi Jatetxeari denboraldian zehar emandako babesagatik eta joan zen […]

Autobusak igoera-jaitsiera kanporaketan ARRAUNLARIAK ANIMATZEKO

Datorren asteburuan, larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten, San Miguel ligako igoera-jaitsiera kanporaketak jokatuko dira. Zumaia Altuna Uria han izango da, eta Arraun Elkarteak autobusak jarriko ditu bi egunetan. Larunbatean, 15:00etan aterako da Garoa tabernaren aurretik, eta 20:00etan izango da itzulera Bermeotik, estropada osoa amaitzen denean. Igandean, 09:00etan aterako da Garoa tabernaren paretik, eta 14:00etan abiatuko […]

Denboraldi bikainari amaiera ederra

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi egin du Kontxako Banderaren bigarren eguneko estropada. Sailkapen nagusian, bi egunetako denborak batuta, bigarren lekua kendu dio Getaria-Tolosari, eta gainera, Kontxako errekorra jarri du, joan zen astean Galiziak egina hautsiz. Igande goiz biribila izan da, eta amaiera ederra jarri dio denboraldi bikainari. Bederatzi bandera batu dituzte arraunlariek, eta bi ligak irabazi: […]

“Zaila dago”

Zumaia Salegi Jatetxea hirugarren izan da gaur Donostian, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Galiziak irabazi du, 9 segundo atera dizkio Getaria-Tolosari, 14 Zumaiari, eta 20 San Juani. Estropada amaieran, Kike Manterola entrenatzaileak Baleikeri onartu dion bezala, “zaila dago, oso zaila”. Bandera preziatua irabazteko aukerei buruz ari zen. Datorren igandean izango da bigarren jardunaldia, 11:00etan.