Gerta zitekeen, eta gertatu egin da

Zumaia Altuna Uriak eta Zumaia Salegi Jatetxeak ez dute egunik onena izan gaur, Euskadiko traineru txapelketan. Gizonezkoak azkena izan dira, zortzigarren, eta emakumezkoek brontzezko domina lortu badute ere, oso atzean ibili dira. Ez dira emaitza harrigarriak izan. Gerta zitekeen, asteburu gogorra izan dutelako arraunlariek, eta egun gutxira jokatu delako txapelketa. Ez dira ondorio negatiboak atera […]

Ez jaisteko kanporaketari ihes egitetik oso gertu

Latza izan da Zumaia Altuna Uriak gaur egin duen estropada. Zazpigarren izan da Getxon, San Miguel ligako hamargarren estropadan, eta sailkapen nagusian, hiru puntura jarri da Pedreña eta Astillerotik (azken-hirugarrena eta azken-laugarrena). Ez jaisteko kanporaketari ihes egitea oso zail ikusten zen ostiralean, baina atzoko eta gaurko emaitzekin, hiru puntura dago zerua (ostiralean 6ra zegoen). Atzoko […]

Irabazi eta irabazi

Zumaia Salegi Jatetxeak beste bandera bat lortu du gaur eguerdian. Euskotren ligako bosgarren estropadan izan da, Getxon. Estu joan dira gauzak gaur ere, baina ez atzo bezain estu. Bi segundo eta erdira geratu da Galizia, eta ia hirura Getaria-Tolosa. Ziabogan ere zumaiarrak ziren aurretik, gero bukaeran izan den alde berarekin. San Juan atzerago sartu da, […]

Beste bandera bat

Zumaia Salegi Jatetxea bide paregabean sartuta dabil, eta gaur ere bandera atera du, Pasaian. Gipuzkoako ligako laugarren estropada izan da. Estu joan da estropada, erlojuaren aurka, zumaiarrak, Getaria-Tolosa eta San Juan. 26 ehunen egon da aurrenekotik hirugarrenera. Zumaia lau segundo aurretik zen ziabogan, baina barruranzkoan, hobeto moldatu dira beste biak. Gaurko sailkapena. Ligan, lehen postuan […]

Aspaldiko sailkapenik onena: zortzigarren

Zumaia Altuna Uriak lan ederra egin du gaur Pasaian, San Miguel ligako bederatzigarren estropadan. Zortzigarren izan da, aspaldiko emaitza onena lortuz. Eta beste emaitzak ere aldeko izan dira; Pedreñarena, kasu. Hiru puntu jan zaizkie espainiarrei, eta 6 puntura murriztu da haiek aldeko duten tartea. Erlojuaren aurka aritu dira traineruak, eta bere txandan, zumaiarrek bigarren egin […]

Bina estropada asteburuan

Zumaia Altuna Uriak eta Zumaia Salegi Jatetxeak bina estropada izango dituzte asteburuan. Bihar, Pasaian ariko dira, erlojuaren aurka. Zumaia Altuna Uriak San Miguel ligako bederatzigarren estropada izango du (18:30), eta lehen txandan ariko da, Zierbena, Portugalete eta Pedreñarekin; minutuko tartearekin aterako dira laurak. Hiru ziaboga eta lau luze egin beharko dituzte. Ligako sailkapenean, Zumaia azken-aurreko […]

Bandera azken txanpan

Handia egin du gaur Zumaia Salegi Jatetxeak Pasai San Pedrok. Irabaztea bera ez da harrigarria, irabazteko modua baizik. Azkeneko txanpan erabaki da zumaiarren eta galiziarren arteko lehia, eta zumaiarrak nagusi, 28 ehunen tarteko. San Juan izan da hirugarren, eta Getaria-Tolosa laugarren. Euskotren ligan aurten irabazi duten bigarren trapua da, lau estropada jokatu eta gero. Lehen […]

Zumaia Altuna Uriak estropada ona, baina sari txikia

Bederatzigarren sailkatu da Pasai San Pedrok antolatu duen estropadan, San Miguel ligako zortzigarren jardunaldian. Berezia zen eremua, motza, eta bost ziabogatara. Ez zen, itxuraz, zumaiarren aldeko lekua, baina egundoko lana egin dute Xanti Zabaletaren arraunlariek. Lehen txandan, Pedreña, Portugalete eta Zumaia segundo pasatxoan sartu dira, eta hirugarren bukatu dute zumaiarrek. Lan onari ezin emaitza hobea […]

Bi domina Gipuzkoako txapelketan

Gipuzkoako txapelketa handia egin dute Zumaia Altuna Uriak eta Zumaia Salegi Jatetxeak. Hirugarren eta bigarren izan dira, gaur Donostian, eta biak ariko dira Euskadiko txapelketan, hilaren 31n, Orion. Zumaia Altuna Uriak poparean egin ditu ikusgarrizko lanak. Brankaz galdu duen denbora berreskuratu ahal izan du horrela. Datu hau argigarria da oso: beraiena izan da denborarik onena […]