Bigarren Euskadiko txapelketan

Asteburuan jokatu zen trainerilletako Euskadiko Txapelketa Zierbenan, eta Zumaia bigarren izan zen emakumezkoetan, seniorretan. Getaria izan zuen aurretik, eta Tolosaldea atzetik. Beste bi txapeldunak Getaria (gizonezkoetan, jubeniletan) eta Kaiku (gizonezkotan, seniorretan) izan ziren. Sailkapenak: http://estropa.net/estropadak/copy_of_Euskadiko%20Trainerilla%20Txapelketa%202009%20-%20Kanporaketak/Euskadiko%20Trainerilla%20Txapelketa%202009%20-%20Kanporaketak/

Hirugarren postua eta Federazio saria

Asteburuan jokatu da trainerilletako Gipuzkoako Txapelketa, eta Pasai San Pedroko hitzorduan emaitza hauek lortu dituzte zumaiarrek: emakumezkoetan, hirugarren izan dira, Getaria eta Tolosaldearen atzetik; eta gizonezkoetan, Federazio saria irabazi dute, Pasai Donibane eta Ur Kirolaken aurretik. Gipuzkoako Txapelketa Oriok irabazi du, Zarautzen eta Hondarribiaren aurretik. Gipuzkoako liga eta Federazio saria ere amaitu dira, eta zumaiarrek -Zumaia […]

Bihar bukatuko dira trainerilletako Gipuzkoako liga eta Federazio saria

Bihar, Gipuzkoako trainerilla txapelketako sailkatze estropadarekin batera, ligako eta Federazio sariko azken estropada jokatuko dira Pasai San Pedrok. Lan ederra egin dute zumaiarrek. Emakumezkotan liga irabazteko aukerak dituzte, getariarrek 18na puntura berdinduta daudelako. Gizonezkoetan, Federazio saria irabazita daukate dagoeneko, 21 puntuko tartea kentzen diotelako Pasai Donibaneri, eta estropadako irabazleari 17 puntu ematen dizkiotelako. Lehiaketa berean, […]

Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatuko da bihar eta etzi

Pasai San Pedron jokatuko da bihar eta etzi Gipuzkoako trainerilla txapelketa. Hasiera batean Hondarribian zen jokatzekoa, baina itsasoaren iragarpenak batere onak ez direnez, lekuz aldatzea erabaki du Gipuzkoako Federazioak. Bihar 16:30ean emango zaio hasiera estropadari, eta etzi, 11:30ean. Zumaiak bost ontzi aterako ditu: emakumezkoetan bat eta gizonezkoetan lau.

Hiru garaipen asteburuan

Trainerilletako Gipuzkoako liga eta Federazio sariak 6. eta 7. estropadak izan ditu asteburuan; larunbatean, Getarian,  eta igandean, Pasai Donibanen. Zumaiarrek hiru garaipen lortu dituzte. Larunbatean, emakumeek ligan irabazi zuten, eta gizonezkoek, Federazio sarian. Igandean, gizonezkoek bezperako garaipena errepikatu zuten Federazio sarian. Sailkapenak: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/2009510_134547_Copia%20de%20ligatrainerillas%2009.xls

Garaipen bakarra atzo Hondarribian

Atzo jokatu zen trainerillen Gipuzkoako ligako eta Federazio sariko bosgarren estropada Hondarribian. Zumaiarrek lau ontzi ureratu zituzten, eta bakarrak irabazi zuen. Emakumeetan izan zen, ligaren baitan, eta zumaiarrek aise menderatu zituzten getariarrak. Gizonezkoetan, ligan, laugarren izan ziren, eta Federazio sarian bigarren Orioren atzetik; Federazio sarian bertan, beste trainerillak zazpigarren egin zuen. Sailkapen nagusian, honela daude […]

Oso emaitza onak trainerilletan, gaur Orion

Gipuzkoako tarinerilla ligako eta Federazio sariko beste estropada bat jokatu da gaur goizean Orion, eta zumaiarrek oso emaitza onak lortu dituzte. Emakumezkoetan, bigarren izan dira Getariaren atzetik; gizonezkotan, Federazio sarian hiru ontzi atera dira, eta bi aurreneko bi postuetan sailkatu dira, eta bestea 11. izan da. Ligan, bosgarren egin du herriko ontziak. Hurrengo estropada etzi daukate. Hondarribian […]