Etzi hasiko da batelen Gipuzkoako Liga

Etzi, igandea, 11:00etan, batelen Gipuzkoako Ligari ekingo zaio Trintxerpen. Guztira, hamar estropada jokatuko dituzte martxoaren 29ra bitartean. Zumaian ere izango da Ligako estropada, martxoaren 28an, eta txapelketako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da. Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel ariko dira Ligan: emakumezkoetan, jubenil-senior mailan bi aterako dira, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi. Gipuzkoako Txapelketa, aldiz, Liga bukatu eta […]

Ez zen jokatu Federazio Sariko hirugarren estropada itsaso txarragatik

Atzo eguerdian zen jokatzekoa Donostiako badian batelen Federazio Sariko hirugarren estropada, baina bertan behera gelditu zen itsaso handia zegoelako. Ez da beste egun batean jokatuko estropada hori, eta batelen hurrengo hitzordua Gipuzkoako Ligako lehen estropada izango da, otsailaren 1ean, Trintxerpen.

Bihar jokatuko da Federazio Sariko hirugarren estropada, eta Zumaiako lau batel bertan izango dira

Bihar igandea, 11:00etan, Donostian, Federazio Sariko hirugarren estropada jokatuko da, eta han izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko lau batel: emakumezkoetan, jubenil-seniorretan bi, eta gizonezkoetan, kadeteetan, beste bi. Lehen estropadako sailkapenak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/20081220_195252_Copia%20de%20Federazioa%20trofeoa.xls Bigarren estropadako sailkapenak hemen daude:  http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200914_140537_Federazioa%20trofeoa.xls

2009ko San Miguel Ligako behin-behineko egutegia

2009ko San Miguel Liga ari da egutegia prestatzen, eta momentuz, behin-behinekoa egin dute. Aldaketak izan daitezke oraindik, baina ez baleude, Zumaiako Ikurriña abuztuaren 1ean jokatuko litzateke, larunbatean (ia beti igandean jokatu izan da orain arte). Hauxe da behin-behineko egutegi hori, 18 estropada puntuagarriz osatua:  UZTAILA 4 Bilbo 5 Kaiku (Portugalete) 11 Cabo Cruz 12 Tiran 18 […]

Bigarren, hirugarren eta seigarren Zumaiako batelak Federazio Sarian

Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batelek hartu zuten parte atzo Federazio Sariko bigarren estropadan, Donostian. Emakumezkoetan, batel bat hirugarren sailkatu zen, eta bestea seigarren. Gizonezkoetan, kadeteek bigarren egin zuten. Emaitzak hemen daude: http://www.afedegi.com/remo/pdf/competicion/remo/E/200914_140537_Federazioa%20trofeoa.xls

Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batel ariko dira etzi Federazio Sariko bigarren estropadan, Donostian

Etzi goizean, 11:00etan, Donostian, Federazio Sariko bigarren estropada jokatuko da, eta han izango dira Zumaiako Arraun Elkarteko hiru batel: emakumezkoen jubenil-seniorretako bi, eta gizonezkoetan, kadeteetako bat. Lehen estropadako emaitzak aurreko albistean jarrita daude.