Beste urte zoragarri bat

Urte ahaztezin baten kronika Buelta osoa ere ez du eman oraindik urteak 2015eko irailaren 20 hartatik. Arraun munduaren ezusterako, gure arraunlariek handia egin zuten: San Miguel ligara igo. Portugaleteko zubitik gertu, metro batzuetara, Telmo Deun azaldu zen uretatik irten berritan, gure arraunlariek bizkarrean zekartela. Muturra tente, gorantz begira. Sinbologia handiko irudia erakusten zuen une hark. Telmo […]

Dena hankaz gora jartzeko prest

Azkeneko aukera: kale edo bale, zirt edo zart. Larunbat eta igande honetan erabakiko da zein talde jaitsiko den San Miguel ligatik, eta zeinek jokatuko duen igoera-jaitsierako kanporaketa. Alegia, zein izango den ligako azkena eta zein azken-aurrekoa. Zoritxarrez, borroka horretan da gure Telmo Deun, eta gainera, azkena da oraingoz. Sei puntura dauka Portugalete. Bien artean banatuko […]

Hauteskunde prozesua: hautagaien zerrendak aurkezteko epea zabalik da

Telmo Deun Arraun Elkartea hauteskunde prozesuan dago, hala erabaki zuelako otsailaren 19ko Batzar Nagusian. Bi urtez behin egiten dira hauteskundeak zuzendaritza aukeratzeko, eta hautagaien zerrendak aurkezteko epea zabalik dago gaurtik. Irailaren 16ra bitartean egongo da hori egiteko aukera. Zerrendak itxiak izango dira, bost hautagaien eta ordezko bi bazkideen izenekin aurkeztuko dira, zerrendako kideen sinadurarekin. Zerrendako […]

Bizirik hedu da Zumaia azkeneko bi estropadetara

Asteburu ona izan da gure arraunlarientzat San Miguel ligan. Hiru puntutan murriztu dute Portugaletek ateratzen zien aldea, eta orain seikoa da. Bi estropada bakarrik geratzen dira erabakitzeko zein talde jaitsiko den eta zeinek jokatuko duen kanporaketa. Bi jardunaldi horiek datorren larunbatean eta igandean jokatuko dituzte, Portugaleteko erreka zuloan. Jakina da eremu horretan (ere) sekulako aldeak […]

15. aldiz irabazi zuen atzo Telmo Deunek txanda bat San Miguel ligan

Zumaiak atzo San Miguel ligako txanda bat irabazten duen 15. aldia izan zen. Bederatzigarren denboraldia du hau liga nagusian, eta playoffetako garaipenak kontatu gabe, hauek dira irabazitako txandak: 2006: 4 (Zumaian, Castron 2 bider, eta Zarautzen) 2007: 3 (Boiron, Castron eta Zarautzen) 2008: 3 (Boiron, Pasai San Pedron, eta Zarautzen) 2009: 3 (Moañan, Pedreñan eta […]

Olatuen artean, puntuen bila

Zumaiari lau estropada bakarrik gelditzen zaizkio San Miguel ligako azken postua Portugaleteri uzteko. Baina bederatzi puntu atzetik da, eta gauzak garbi onartuta, zaila dago. Halako egoeretan, zirt edo zart egin behar izaten da, arriskuak hartu, eta behingoagatik bada ere denboraldi honetan, itsasoa lagun izan dezakete gure arraunlariek. Izan ere, biharko, Hondarribiako estropadarako, itsasoaren partea oso […]

Asteburu beltza

Itxaropenak baziren Telmo Deunek Zarautzen emaitza onekin segitzeko, baina bi kolpetan, asmo on guztiak pikutara joan ziren. Larunbatean azkena, igandean ere azkena, eta Portugaletek orain bederatzi puntuko aldea lortu du. Lau estropada bakarrik falta dira. Emaitzak onak izan ez direla ezin da ukatu, baina horrek ez du esan nahi gure arraunlarien lana txarra izan denik. […]

Telmo Deun indartsu dator azkeneko txanpara

Sei estropada baino ez dira falta zehazteko San Miguel ligatik zein talde jaitsiko den eta zeinek jokatuko duen kanporaketa. Lehia horretan dira gure arraunariak, eta asteburu batez liga etenda egon ondoren, Zarauzko Estropada loriatsuarekin berrekingo zaio ligari. Larunbatean eta igandean izango da. Telmo Deun azkena da, eta Portugaleterekin dabil lehian bi azken lekuak zehazteko. Bost […]

Urrategi Egaña eta Xabin Yeregiri tokatu zaizkie arrain eta mariskoaren otarrak

Azaldu dira saridunak: Urrategi Egaña eta Xabin Yeregi. Biak izan dira Arraun Elkarteak egindako arrain eta marisko otarraren zozketan saridunak. Zorionak eta on egin! Argazkian: Urrategi Egaña, Antonio Amilibia (zuzendaritzako kidea) eta Xabin Yeregi, Batela arraindegiaren kanpoaldean.