Asteburuko emaitzak

Estropada asko jokatu dituzte gure arraunlariek asteburuan, eta hiru ontzitan gainera: bateletan, trainerilletan eta traineruan. Bateletan, Lapuebla de Labarcan (Araba) izan ziren kadete emakumezkoek eta gizonezkoak larunbatean, Ebro ibaian arraunean, Elantxobe, Tolosaldea eta Isuntzako taldeekin lehian. Emakumezkoek bigarren egin zuten, eta gizonezkoek irabazi. Esperientzia ederra bizi ahal izan zuten gure harrobiko arraunlariek. Trainerilletan, Gipuzkoako txapelketa […]

Gipuzkoako trainerilla txapelketa Mutrikun, eta batel estropada berezia Lapuebla de Labarcan

Gipuzkoako trainerilla ligako azkeneko estropada jokatuko dute bihar larunbata Mutrikun (16:30), eta aldi berean, estropada horretan erabakiko da zein talde ariko diren Gipuzkoako Txapelketako finaletan igandean (Mutrikun bertan, 11:00). Beraz, biharkoa Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa ere bada. Zumaiak bi talde izango ditu lehian: senior emakumezkoena, eta jubenil gizonezkoena. Bestalde, estropada berezia jokatuko dute larunbatean Lapuebla de […]