Zumaia B bigarren

Lan bikaina egin dute zumaiarrek gaur Mundakan. KAE 2 ligako bigarren estropadan, bigarren sailkatu dira. Getariak irabazi du, 10 segundoko aldearekin, eta hirugarren Donostiarra sartu da, 19 segundora. Txanda berean aritu dira Zumaia B eta Getaria.Aurreko asteburuan, lehen jardunaldian, zortzigarren izan ziren Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak, eta gaur asko hobetu dute orduko lana.Sailkapen nagusian, laugarren […]

Zumaia Kiroljokoa EuskoTren Ligan izango da

Gipuzkoako selekzioa ordezkatzeko sailkatu dira zumaiarrak, Getaria-Tolosarekin batera. Gipuzkoako Ligako lehen estropada jokatu dute gaur, Donostian, eta Getaria-Tolosa izan da onena (11.12,43). Zumaia Kiroljokoa bigarren sailkatu da 15 segundora, San Juan hirugarren 28ra, eta Orio laugarren 56ra. Denbora horiekin, getariarrek eta zumaiarrek lortu dute Gipuzkoa ordezkatzeko txartela EuskoTren Ligan. Bakoitzak hiruna estropada jokatuko ditu, eta […]

Emakumezkoek estropada garrantzitsua dute bihar

Zumaiako Arraun Elkarteko hiru traineruak uretan izango dira bihar eta etzi. Bihar, larunbata, emakumezkoek Gipuzkoako Ligako lehen estropada daukate, 18:30ak inguruan hasita. Beste zerbait ere izango dute jokoan: Euskotren Ligarako sailkatzea; horretarako, bi aukera dituzte: irabazi, edo bestela, aurrenekoak baino 25 segundo gehiago ez egin, baina bigarren edo hirugarren postuan sartuz. Izan ere, gehienez, huru […]

Bihar egingo da arraunlarien aurkezpena

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere arraunlarien aurkezpena egingo du Zumaiako Arraun Elkarteak. Bihar izango da, 19:30ean, Arranplan. Hiru traineruak ere bertan jarriko dituzte. Hiru talde izango ditu uretan aurten klubak: San Miguel Ligan ariko da Zumaia A, KAE 2 Ligan Zumaia B, eta Zumaia Kiroljokoa Gipuzkoako Ligan (Euskotren Ligan sartzeko estropada etzi izango du, […]

Zumaia B zortzigarren, KAE 2ko lehen estropadan

Gaur hasi da KAE 2 Liga, eta Zumaia Bk zortzigarren egin du. Erlojuaren aurka aritu dira, binaka, Luancon (Espainia), eta zumaiarrek Mundakarekin jardun dute; bizkaitarrak hobeak izan dira. Portugaletek irabazi du estropada, Ondarroaren eta Colindresen aurretik.Hurrengo estropada datorren igandean dute, Mundakan, 11:30ean.Hemen denborak: http://www.liga-arc.com/eu/regata/61/vi-bandera-de-traineras-de-gozon

KAE 2 Liga bihar hasiko da, Zumaia B bertan dela

Bihar emango zaio hasiera ofiziala traineru denboraldiari. KAE 2 Ligako aurreneko estropada jokatuko da, Luancon (Espainia). 12:30ean hasiko da, eta Ligako 16 ontziak erlojuaren aurka lehiatuko dira, binaka. Han izango da Zumaia B. 19 estropadak osatzen dute Liga, igoera-jaitsierako biak barne direla. Ligako irabazlea zuzenean igoko da KAE 1era, eta bigarrenak eta hirugarrenak jokatuko dute […]