Helburua bete du Zumaiak: datorren urtean ere San Miguel Ligan

Zumaiak onenetako bat izaten segituko du datorren denboraldian ere. San Miguel Ligan ariko da seigarren urtez jarraian. Gaur, Portugaleten, amaiera bikaina eman dio igoera-jaitsiera kanporaketari, irabazi egin baitu. Erlojuaren aurka, Camargo, Meira eta Santurtzi utzi ditu atzean. Atzoko emaitza bera izan da gaur ere. Denbora-tarteari dagokionez, Camargori 3 segundo atera dizkio, Meirari 8, eta Santurtziri […]

Lanaren beste erdia egitea falta da

Irabazi egin du Zumaiak San Miguel Ligako igoera-jaitsierako lehen estropada. Camargo izan da bigarren, Meira hirugarren eta Santurtzi laugarren. Zumaiak lau puntu dauzka, Camargok hiru, Meirak bi eta Santurtzik bat. Bihar erabakiko da zein bi talde ariko diren San Miguel Ligan datorren denboraldian. Portugaleteko estropada 12:00etan da, eta erlojuaren aurka lehiatuko dira, gaur bezala. Irteera […]

Kale edo bale

 Argazkilaria: JUAN CASTANEDOHeldu da denboraldiko asteburu garrantzitsuena. Heldu da Zumaiak San Miguel Ligan dagoenetik jokatu beharko duen estropada pare garrantzitsuena. Bihar eta etzi erabakiko da Telmo Deun datorren denboraldian ere Liga onenean egongo den. Hiru aurkari dauzka helburu berarekin: Santurtzi eta Camargo (KAE 1 Ligako lehen biak), eta Meira (Galiziako Ligako bigarrena). Birentzako izango da […]

Ioseba Urbieta, eskerrak ematen

Ioseba Urbietak, Zumaia Kiroljokoako entrenatzaileak, denboraldia amaitu duten honetan, eskerrak eman nahi dizkie urtean zehar laguntzen egon zaizkien guztiei, eta idatzi hau egin du: Urte zaila izan da, baina bueno, emaitza aldetik nahiko txukun ibili gara. Esan nahi dudan gauza bakarra hau da: jendeak igual pentsatuko du bakarrik egon naizela nire lanean, eta beti Ioseba […]

Emakumezkoen Kontxako Bandera: argazki bildumak

Hemen da bat, sailkatze estropadakoa. Argazkiak: KLAUSSER. http://picasaweb.google.com/Arrauner/NeskakKlasifKontxa110910#Hemen beste bat, igandekoa, blogak.baleike.eus webgunetik hartua. Argazkiak: GORKA ZABALETAhttp://picasaweb.google.com/104752109742156513441/KontxakoBandera2010?pli=1&gsessionid=fbtPudkFWfB7k08VmGoRgQ#slideshow/5515998148237402722

“Oso urruti daukagu bandera”

Estropada handia egin du Zumaia Kiroljokoak, eta bihar Kontxako estropadan ariko da. Bigarren denbora onena egin du sailkatzeko borrokan (11.10,92). Getaria-Tolosa izan da onena (11.09,34). Hirugarren Galizia sailkatu da (11.11,30), eta laugarren Bizkaia (11.23,56). Lehen hirurak bi segundoan sartu dira, eta bandera irabazteko hiru hautagaiak dira. Bihar jokatu da lehia nagusia (11:00).Joseba Urbieta entrenatzailea oso […]

“Sailkatzen bagara, igandean ez dugu ezer galtzeko”

Bihar jokatuko du Zumaia Kiroljokoak Kontxako Banderara sailkatzeko estropada. 18:00etan hasiko da erlojuaren aurkako lehia, eta hamalau traineru ariko dira. Bi multzotan banatu dituzte. A multzoan hauek daude: Astillero, Bizkaia, Galizia, Getaria-Tolosa, Hondarribia, Orio, San Juan eta Zumaia Kiroljokoa; B multzoan beste hauek: Cantabria, Betulo, Dogrove, Badalona, Torrevieja eta Comunidad Valenciana. Lau denbora onena egiten […]

Kontxa prestatzeko kontzentratu egin dira

Zumaia Kiroljokoak datorren zapatuan jokatuko du Kontxara sailkatzeko estropada, eta gauzak bere-berean joaten badira, igandean bertan ariko da bandera preziatuaren bila. Denboraldiko estropada nagusia behar bezala prestatzeko, arraunlariak eta Joseba Urbieta entrenatzailea kontzentratuta daude atzo iluntzetik, Zumaian bertan dagoen Santaklara nekazal-etxean. Ostegunera arte egongo dira, eta egun horretan, arratsaldean Donostiara joango dira, entrenamendua egitera.