Emakumezkoen batela Espainiako Txapelketan

Bihar eta etzi Espainiako Batel Txapelketa jokatuko da Ferrolen (Galizia), eta han izango da Zumaiako ordezkaritza, emakumezkoen batela, hain zuzen. Seniorren mailan ariko da, eta bihar sailkatzeko estropada izango dute jokoan. Beste zazpi aurkariak hauek dira: Astillero eta Trasmiera (Kantabria), Chapela, Samertolameu, Mar de Bueu, Cabo da Cruz eta A Cabana (Galizia), eta San Juan […]

Trainerillak, bihar Zarautzen, eta etzi Pasai Donibanen

Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Zarautzen da biharkoa, 16:30ean, eta Pasai Donibanen etzikoa, 10:30ean. Hantxe izango da Zumaia, gizonezkoen eta emakumezkoen ontziekin: seniorrak eta jubenilak izango dira aurrenekoen kasuan, eta seniorrak bigarrengoen baitan. Zumaiako bi trainerilla Mutrikuko estropadan, duela hamabost egun. KLAUSSER

Urdaiazpikoaren Estropadako bandera, Zumaiara

Traineruan aurreneko estropada jokatu, eta irabazi. Horixe egin dute gaur goizean Zumaiako arraunlariek. Emakumeen estropada jokatu da Baionan (Lapurdi), eta denboraldi honetako lehen estropada izan du herriko ontziak. Bada, erraz irabazi dute Urdaiazpikoaren Estropadako bandera. Errobi ibaian lehiatu dira Hondarribia eta bertako Ibaialde taldeekin batera, eta hondarribiarrei 38 segundoko tartea atera diete Joxe Enrike Manterola […]

Euskadiko onenen artean

Hirugarren postua eta podiuma. Horra Euskadiko Txapelketako emaitza, emakumezkoen batelarena. Atzo zeukaten finala, eta aurrea hartu zieten zumaiarrei San Juanek eta Hibaikak. Pasaikoek zazpi segundo lehenago bukatu zuten, eta errenteriarrek sei azkarrago. Laugarren Lutxana sailkatu zen, zumaiarrengandik sei segundo pasatxora.   Zumaiako seniorren batela, atzo, Legution. KLAUSSER Ezkerretik eskuinera, Leire Antia, Atsegin Odriozola, June Aranbarri, […]

Onenak berriz ere Federazio Kopan; Ligan bosgarren

Atzo jokatu zen Mutrikun Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren estropada, eta zumaiarren emaitzak ez ziren bezperan bezain biribilak izan, bi ontzi nagusien lana kontuan hartzen bada, behintzat. Izan ere, larunbateko lana berdindu zuen Zumaia Bk, berriz ere aurrena eginez Federazio Kopan, baina Ligako ontzia bosgarren posturaino atzeratu zen, larunbatean bigarren egin eta gero. Zumaia C hamaikagarren […]

Hasiera oso ona

Gaur hasi da Gipuzkoako Trainerilla Liga, eta Mutrikuko estropadan lan bikaina egin dute zumaiarrek: Ligan bigarren, eta Federazio Kopan aurrena. Hondarribia nagusitu da Ligan (14.26,36), baina oso gertu izan du Zumaia, bi segundora ez baita heldu aldea (1,97). Hirugarren San Juan sailkatu da 4,19ra, laugarren Zarautz 12,36ra, bosgarren Orio 15,52ra, Getaria seigarren 56,54ra, zazpigarren San […]

Euskadiko batel txapelketara lau batelekin

Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa, Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak lau ontzi eramango ditu: emakumezkoetan kadeteena eta seniorrena, eta gizonezkoetan infantilena eta jubenilena. Bihar 16:00etan da estropada, eta etziko finaletarako zein sailkatuko diren argituko da. Etzi, 11:00etan hasiko da lehia. Zumaiarren artean, seniorrak eta jubenilak doaz emaitza ona lortzeko itxaropenarekin. Emaitza ona litzateke, […]

Jubenilak nagusi

Igandean jokatu zen Gipuzkoako Batel Txapelketa, Pasai San Pedron. Eta zumaiarrentzat goiz ederra izan zen. Jubenilek irabazi egin zuten, gizonezkoetan. Bezperan ere denbora onena egin zuten, sailkatze estropadan, eta atzo ere indartsuenak zirela erakutsi zuten. Bezperan bezala, oso lehia estua izan. Lau batelak bost segundoren barruan sartu ziren. Zumaiaren atzetik Tolosaldea sartu zen, hiru segundora; […]

Gipuzkoako Txapelketa irabazteko bi aukera, bihar

Zumaiako bi batel ariko dira bihar Gipuzkoako Txapelketa irabazteko borrokan: emakumezkoetan, seniorrak, eta gizonezkoetan, jubenilak. 11:00etan hasiko dira estropadak, Pasai San Pedron. Gaur goizean, bi ontzi horiek sailkatu dira biharko finaletarako; beste hirurek ez dute lortu, eta hiru horietatik emakumezko kadeteek bakarrik jokatuko dute Federazio Saria. Gizonezkoetan, infantilak eta kadeteak, kanpoan geratu dira, azken-aurreko eginda.Jubenilak, […]