Sei trainerillarekin

Bihar eta etzi, Gipuzkoako trainerilla ligako estropadak jokatuko dira. Biak izango dira 11:00etan; biharkoa, Donostian, eta etzikoa, Getarian. Zumaiak sei trainerilla uretaratuko ditu: emakumezkoetan, seniorretan, bi, eta gizonezkoetan lau, denak seniorretan: bat ligako lehiaketan, eta hiru Federazio sarian (horietako batean nahasian joango dira jubenilak eta seniorrak).Bigarren jardunaldia da trainerilletakoa, eta aurrenekoan, oso emaitza onak lortu […]

Espainiako txapelketa ere bai

Irabazi dute. Berriz. Bateletako Espainiako txapelketan ere onenak izan dira emakumezkoak, jubenil mailan. Gipuzkoako liga (seniorrekin nahasian) eta txapelketa, eta Euskadiko txapelketa irabazi ondoren, azkeneko lehiaketa ere bereganatu egin dute. Ferrolen (Galizia), atzetik izan dituzte Robaleira eta Chapela. Euskal Herriko ordezkaritza osoaren artean, zumaiarrek bakarrik lortu dute garaipena, maila guztiak kontuan izanda.

Hasiera ia perfektua

Ondo hasi dira Zumaiako arraunlariak trainerillen Gipuzkoako ligan. Senior gizonezkoetan, bigarren izan da herriko ontzia, eta gutxi behar izan du irabazteko, Hondarribiak 37 ehuneneko bakarrik atera dizkiolako. Zarautz izan da hirugarren, 2 segundora, San Pedro laugarren 5era, eta Orio bosgarren 7ra.Maila berean, baina Federazio sarian, Zumaia Bk irabazi egin du. Erraz asko, gainera. Zarautz Dri […]

Beste txapelketa bat lortzeko aukera

Jubenil mailako emakumezkoen batela azkarrena da. Gaur ere erakutsi dute arraunlariek hala dela. Espainiako txapelketako sailkatze estropadan, denborarik onena egin dute zumaiarrek (9.55,22). Bi txandatan banatu dituzte zortzi batelak, eta kolore gorria nagusitu da.Biharko finalean, txapelketa irabazteko lehian, beste lau ontzi hauek ere ariko dira: Chapela, Vilaxoan, Robaleira eta Amegrove . Gaurko denborak ez dira kontuan hartuko […]

Bost trainerillarekin ligako lehen estropadara

Etzi hasiko da Gipuzkoako trainerilla liga Donibane Lohizunen. 11:30ean ekingo diote lanari arraunlariek. Zumaiatik ordezkaritza handia izango da, bost ontzik hartuko baitute parte. Emakumezkoek bat aterako dute, senior mailan, eta gizonezkoek lau: hiru seniorretan eta bat jubenil-seniorretan (lau jubenil eta bi senior joango dira, patroiarekin batera).Trainerilla denboraldia ekainaren 6ra arte luzatuko da. Ligak zazpi jardunaldi […]

Dena irabazteko asmoz

Emakumezkoek batel denboraldiari erremate paragabea eman nahi diote bihar eta etzi. Espainiako txapelketa jokatuko da Ferrolen (Galizia), eta jubenilak haruntz abiatu dira gaur goizean goiz. Jokatutako dena irabazi dute orain arte, Gipuzkoako liga (seniorrekin nahasian) eta txapelketa, eta Euskadiko txapelketa. Denboraldia biribiltzeko Espainiakoa falta zaie, eta irabazten saiatuko dira asteburuan. Bihar, 17:00etan dira sailkatze estropadak, […]

Euskadiko txapeldun ere bai

Zumaiak Euskadiko batel txapelketa ere irabazi du. Emakumezkoek lortu dute balentria orain ere, jubeniletan. Talde berak aurretik Gipuzkoako liga (seniorrekin nahasian) eta txapelketa irabazi ditu aurten. 2 segundo eskas atera dizkiote Oriori.Sestaon jokatu da estropada, eta zumaiarren ordezkaritza beste bi batel hauek ere osatu dute gaur: emakumezkoetan, seniorrak laugarren izan dira (Tolosaldeak irabazi du), eta […]

Castro azkarrena San Telmo sarian

Castrok irabazi du trainerilletako 28. San Telmo saria. Orio izan da bigarren, Hondarribia hirugarren, San Pedro laugarren, Zumaia B bosgarren, Kaiku seigarren, Zumaia A zazpigarren eta San Juan zortzigarren. Lehen txandan, San Pedrok erraz irabazi dio San Juani, azken hauek lehen ziabogan kateauta gelditu baitira. Bigarrenean, herriko bi ontzien artean, Zumaia Bk ere nahikoa erraz […]

Trainerilla estropada ikusgarria, igandean herrian

Ohi bezala, aurten ere jokatuko da trainerilla estropada santelmoetan. 28. ekitaldia izango da igande honetakoa. Denboraldiko aurrenekoa izango da aurtengoa, gainera. 18:30ean hasiko da, eta zortzi ontzik hartuko dute parte, lau txandatan banatuta. Zehaztuta daude txandak:1. San Juan-San Pedro. 2. Zumaia A-Zumaia B.                     3. Hondarribia-Orio. […]