Gipuzkoako Liga hasi da gaur Pasai Donibanen, eta Zumaia Kiroljokoa hirugarren sailkatu da. Getaria-Tolosak irabazi du, eta sanjuandarrek bukatu dute bigarren. Laugarren Bizkaia izan da (Lutxanako kluba da), eta bosgarren Orio. Bigarren txandan atera dira zumaiarrak, irabazlea eta etxekoa txandakide zituztela. Indartsuenak dira hirurak, eta batera aritzea egokitu zaie. Baina eremua berezia denez, Getaria-Tolosa eta […]
Monthly Archives: ekaina 2011
Zumaia Kiroljokoa, bihartik Gipuzkoako ligan
Bihar hasiko da emakumezkoen Gipuzkoako liga, eta hantxe izango da Zumaia Kiroljokoa. Pasai Donibanen jokatuko dute aurreneko estropada, 17:00etan hasita. Ligan beste bost klub ariko dira arraunean zumaiarrekin batera: Getaria-Tolosa, Orio, San Juan, Hondarribia eta Lutxana. Bizkaiko kluba gonbidatua da, estropada denetan hartuko du parte, baina ez da liga irabazteko lehian sartuko. Sei estropada jokatuko […]
Etzi egingo da arraunlarien aurkezpena
Azken urteetako ohiturari segituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du etzi, ostiralean. 19:00etan izango da, Pulpo elkartearen eta Oxforden tartean dagoen plazatxoan. Aurten, bi traineru izango dira uretan: gizonezkoena, San Miguel ligan ariko dena, eta emakumezkoena, Euskotren ligan eta Gipuzkoako ligan ariko dena.San Miguel liga larunbatean hasiko da, Bordelen (Frantzia), puntuagarria […]
Eman da San Telmo zozketako saria
Zumaiako Arraun Elkartean santelmoetan baitan urtero antolatu ohi duen zozketak badu sariduna: Ipar Larzabal. Berea da 11.258 zenbakia. Hori izan zen zozketan atera zen ordezko zenbakia, eta lehen zenbakiaren jabea azaldu ez denez, bigarrenari eman zaio saria. Endañeta Zumaiak eta Hiru Ezkurrek jarritako produktuekin osatutako otarra egokitu zaio, elektrodomestikoak eta jakiak, hain zuzen. Luis Mari […]
Bosgarren Telmo Deun Mutrikun
Zumaia onenen artean izan da gaur, Mutrikuko traineru estropadan: bosgarren egin du. Bere txandan aise menderatu ditu Santurtzi eta Zarautz. Urdaibaik irabazi du, San Juan izan da bigarren, Kaiku hirugarren eta Hondarribia laugarren. San Miguel Ligako beste bi aurkariak, San Pedro eta Orio, atzean utzi dituzte zumaiarrek. Xanti Zabaleta entrenatzaileak balorazio hau egin du gaurko […]
Jubenilak ez dira Espainiako Txapelketako finalean izango
Ez dira sailkatu. Bost ontzi hauek izango dira biharko finalean, Vilaxoanen: Astillero, Vilaxoan, Rianxo, Chapela eta Astillero.
Telmo Deun uretan eta lehian, bihar Mutrikun
Badator San Miguel Liga (ekainaren 18an hasiko da Bordelen), eta bihar, traineru egutegian leku berezia duen estropada jokatuko dute: Mutrikuko 12. Ikurriña. Denboraldi-aurreko estropada garrantzitsuenetakoa izaten da, eta bertan ariko da Telmo Deun, beste 16 ontzirekin batera. 17:00etan jokatuko da.Zazpi txandetan banatu dituzte parte hartzaileak. Lehen lau txandetan erlojuaren aurka lehiatuko dira binaka: Ilunbe eta […]
Jubenilak Espainiako Trainerilla Txapelketan, bihar eta etzi
Bihar eta etzi jokatuko da Espainiako Trainerilla Txapelketa Vilaxoanen (Galizia), eta han izango dira jubenilak, Euskadiko Txapelketan bigarren egin eta gero. Biharko estropada 17:00etan da, eta finaletara zein sailkatuko diren erabakiko da. Etzikoa 11:00etan hasiko da.