Asteburuan, batelak Errenterian eta Orion; traineruak Pasai San Pedron

Oso betea dator asteburua arraun munduan, batel eta traineru estropadak izango direlako larunbatean eta igandean. Gipuzkoako Batel Ligan, Errenterian jokatuko dute larunbatean, 12:15ean, 11. jardunaldia. Igandean, Orion izango dira, 12:00etatik aurrera, hamabigarren jardunaldian. Hantxe izango dira zumaiarrak. Traineru jaitsiera Pasai San Pedron jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan hasita. Zumaiak hiru ontzi izango ditu uretan: beteranoak, eta seniorretako biak […]

Seigarren estropada jarraian irabazi dute infantil gizonezkoek Gipuzkoako Batel LIgan

Pasaian jokatu zen atzo Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren estropada, eta Zumaiak beste garaipen bat ekarri zuen. Oraingoa ere infantil gizonezkoen Zumaia A batelak lortu zuen, eta dagoeneko seigarren garaipena du segidan. Orain arteko alderik handiena atera zieten Orio Ari: 14 segundo. Sendotu egin du lehen postua Ligan. Atzoko emaitza guztiak, hemen: http://www.fgremo.com/data/docs/resultados/160313_trintxerpe.pdf Datorren asteburuan, bi estropada izango dira […]

Hiru garaipen Gipuzkoako Batel Ligan, asteburuan

Emankorra izan da asteburua Zumaiako Arraun Elkartearentzat Gipuzkoako Batel Ligan: hiru garaipen eskuratu ditu. Bi estropada jokatu dituzte, larunbatean Donostiako Loiola auzoan, eta igandean, herrian bertan, Zumaian. Hiru garaipenetatik bi infantil gizonezkoen Zumaia A batelak lortu ditu, eta sailkapen nagusian sendotu egin da lehen postuan. Bost jardunalditan izan dira azkarrenak zumaiarrak, eta hirutan Orio A; […]

Zumaian izango da Gipuzkoako Batel Ligako estropada igande honetan

Badoa aurrera Gipuzkoako Batel Liga, eta asteburuan, bi estropada izango dituzte, zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak, hain zuzen. Igandekoa, Zumaia jokatuko da. 11:00etan hasiko da, eta batel eta arraunlari asko arraunean ikusteko aukera polita izango da. Tartean zumaiarrak, jakina: hamabi batel daude izena emanda Zumaiako Arraun Elkartetik. Arranpla parean izango da hasiera eta helmuga, eta Paolaldera […]