Zumaiak gauza asko ditu jokoan Getarian bihar eta etzi

Zumaiako Arraun Elkartearentzat asteburu erabakigarria dator. Gipuzkoako ligan eta KAE 1 ligan, gauza asko erabakiko dira Getarian bihar eta etzi. Larunbatean, Gipuzkoako ligako estropada izango da, 18:00etan eta ETB1ek emango du. Zumaia Salegi Jatetxea doa buruan, eta lau puntura dauka San Juan. Aukera ona da zumaiarrentzat aurreko asteburuko bi emaitzak iraultzeko; orduan, Euskotren ligan, pasaitarrek […]

Hirugarren bandera, eta bigarren sailkatua gertuago

Lekeitiotik etorri zen notizia igandea eguerdian. Zumaiak irabazi egin zuen KAE 1 ligako bederatzigarren estropada, eta hirugarren bandera du aurten liga horretan. Getaria liderrak hainbeste trapu astindu dituzte zumaiarrek. Biek irabazi dituzte gehien sasoi honetan. Igandeko garaipenari esker eta Ondarroa ligako bigarrenak laugarren egin izanari esker, Telmo Deun dezente gerturatu zaio Ondarroari: bost puntuko aldea dago orain. Eta […]

Hiru estropada Zumaian larunbat honetan

Polita dator asteburua Zumaiako arraun zalearentzat. Izan ere, hiru estropada izango dira herrian larunbatean, Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Ordutegiaren hurrenkera errespetatuz, aurrenekoa emakumezkoen Gipuzkoako Ligakoa izango da, eta 11:30ean hasiko da. Talde hauek ariko dira: Zarautz-Getaria, Donosti-Arraun, Hernani, Oiartzun eta Colindres. Bigarren estropada 12:00etan abiatuko da, eta KAE 1 ligakoa izango da. Hemen bai, hemen […]

Euskadiko txapeldun bateletan, trainerilletan eta traineruetan

Hiruko garaipen sorta potoloa osatu zuten atzo Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariek, Lekeition Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi eta gero. Denboraldian zehar, ontzi txikietan ere Euskadiko txapeldun izan ziren, bateletan eta trainerilletan. Traineruetakoa falta zitzaien, eta atzo osatu zuten hirukoa. Oriok estu hartu zituen zumaiarrak, bi segundo eta erdiko aldea bakarrik egon zelako bukaeran bien artean. Eta […]

Asteburuko emaitzak

Zazpi estropada jokatu dira asteburuan traineru denboraldiaren barruan, eta denetan aritu da Zumaiako Arraun Elkartea. Klubeko lau taldeek lan mardula egin dute bi egunetan. Zumaiak KAE 1 ligan, hirugarren lekuan bukatu du asteburuko bi estropadetako lana eta gero. Pedreñan (Espainia), larunbatean, seigarren egin zuen, azkeneko txandan azkena bukatu ondoren. Tarte txikian ontzi asko sartu ziren, […]

Gipuzkoako txapeldunak Euskotren ligako lehen postua sendotzera

Zumaia Salegi Jatetxeak bi estropada izango ditu asteburuan, biak Euskotren ligakoak. Hirugarren jardunaldikoa Orion dauka bihar, larunbata, 18:00etan. Erlojuaren aurka ariko dira Oria ibaian. Etzi, igandea, Portugaleten jokatuko dute laugarren jardunaldia (12:00). Bi estropadak ETB1en emango dituzte. Zumaiarrak indarrez eta konfiantzaz gainezka aterako dira, asteazkenean Gipuzkoako txapelketa irabazi eta gero. Liderrak dira Euskotren ligan, San […]

Gipuzkoako Txapelketan izango da Zumaia gaur

Gipuzkoako Txapelketa da gaur Donostian, eta hantxe izango da Zumaia, bi trainerurekin. Emakumezkoak hasiko dira, 18:30ean, eta Zumaia Salegi Jatetxea bigarren txandan joango da, San Juan, Hibaika eta Oriorekin. Gizonezkoen jardunean, Zumaia bigarren txandan izango da, azken orduko aldaketarik ez bada behintzat. Getaria, Donostiarra eta Zarautzekin batera ariko da. Historialean, gizonezkoetan, Zumaiak bost aldiz dauka […]

Zumaia Salegi Jatetxea, banderarekin Euskotren ligara

Asteburuko emaitzei begira jarrita, Zumaia Salegi Jatetxeak igandean Donostian lortutako bandera da aipagarriena. Euskotren ligara sailkatzeko bigarren jardunaldia zen, eta bezperan bezala erlojuaren aurka aritu ziren traineruak. Pasai San Pedron larunbatean gertatu zena gertatu zen Donostian ere, sailkatzeko estropadan behintzat: zumaiarrak izan ziren azkarrenak, eta horrenbestez, liga horretan aritzeko aukera lotu dute. Hibaika eta Orio […]

Sei estropadetan ariko da Zumaia asteburuan

Zumaiako traineru guztak uretan izango dira asteburu honetan. Sei estropada jokatuko dituzte, denera. Zumaia Salegi Jatetxeak denboraldiko estropada garrantzitsuenetakoak ditu: Euskotren ligara sailkatzeko biak. Bihar eta etzi, Pasai San Pedron eta Donostian hurrenez hurren, hiru taldek jasoko dute saria, ligan aritzeko aukera. San Juan sailkatua dago iazko garailea izateagatik. Bi egunetan erlojuaren aurka jokatuko dute […]