Gure arraunlarien emaitzak Pasai San Pedroko traineru jaitsieran

Traineru estropada jokatu da gaur arratsaldean Pasai San Pedron (Gipuzkoa), eta hantxe izan dira gure lau traineruak. Hauek izan dira gureen emaitzak: Emakumezkoetan: Zumaia bosgarren izan da (9 talde atera dira, eta San Juan garaileak 1 min eta 03 segundo atera dizkio). Beteranoetan: Zumaia bigarren izan da, Arkoteren atzetik (8 segundora). Senior gizonezkoetan: Zumaia B 29. izan da […]

Zumaiako lau traineruak, larunbatean Pasai San Pedroko estropadan

Traineru estropada izango da larunbat honetan Pasai San Pedron, eta bertan izango dira Zumaiako lau traineruak: beteranoak, eta seniorretako hirurak (emakumezkoena eta bi gizonezkoenak). 17:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira. Beteranoek eta emakumezkoek bi luzetara jokatu beharko dute, eta senior gizonezkoek lau luze eta hiru ziabogetara. Batel liga, igandean Orion Gipuzkoako batel […]

Batel ligako estropadako emaitzak

Gipuzkoako batel ligan, atzo Trintxerpen, estropada erdia bakarrik jokatu ahal izan zen, eremutik gertu zegoen etxe batean izandako sutearen keak eremuan ikusmen arazoak sortu zituelako.   Taula honetan daude atzoko emaitzak, eta sailkapen nagusikoak: Datorren asteburuan bi estropada izango dira: larunbatean, Pasai Donibanen (16:00), maila guztietakoak ariko dira, eta igandean Tolosan (Gipuzkoa), 12:00etan, bakarrik infantilak […]