Hemen: http://picasaweb.google.es/Arrauner/DescensoSPedro270310#Argazkilaria: Klaudia Egirao
Monthly Archive for martxoa, 2010
Hauek dira Gipuzkoako batel ligako irabazleak:-Nagore Osoro-Maider Urbieta-June Aranbarri-Nerea Eizagirre-Olatz Arrizabalaga-Libana Taboada-Atsegin Odriozola-Irati Zubieta-Eneritz Alkorta-Leire Antia-Maite Mancisidor-Mirari Ibarguren-Ainhoa Iriondo-Izaro Ibarbia-Maite Amilibia-Oihana Erkizia-Aintzane Urbieta
Gipuzkoako batel liga irabazi dute Zumaiako Arraun Elkarteko emakumezkoek. Jubenil-senior mailan onenak izan dira. Gaur zuten azken estropada, Donostian, eta txapelketa biren arteko kontua zen: zumaiarrek edo tolosarrek zituzten irabazteko aukerak. Azkenean, zumaiarrak izan dira onenak. Segundo pasatxoko tartea atera diete Tolosakoei, eta horri esker, liga irabazi dute. Gaurko estropadaren aurretik Tolosaldea aurretik zen, puntu batez. Baina orain, azken sailkapenean, Zumaiak atera dio puntua Tolosako batelari.Argazkiak: Klaudia Egirao
Oso emaitza ona lortu du Zumaia Ak Pasai San Pedroko traineru jaitsieran. Bosgarren egin du. Urdaibai izan da onena, Orioren aurretik. Zumaiarren lan ona azaltzeko bi datu: Castrok, hirugarrenak, lau segundo besterik ez die atera, eta San Juanek, laugarrenak, segundo bakarra. Zumaiarren atzetik San Pedro sartu da, lau segundora.Zumaia Bk ere lan ona egin du. Bere ligako denak atzean utzi ditu, San Juan B izan ezik. 13. bukatu dute zumaiarrek.Sailkapenak, hemen: http://www.todoremo.com/resultados.php?id_regata=4294&id_categoria=1
Gipuzkoako batel ligan, emakumezkoen jubenil-senior mailan, Zumaia B bigarren izan da gaur Orion. Tolosaldeak irabazi du, eta sailkapenean berdinduta daude orain. Bihar erabakiko da bietako zein den garailea, azken estropada jokatuko baita Donostian (11:00etan).Beste mailetan, gizonezkoetan, infantilak zazpigarren izan dira, eta kadeteak bosgarren.
Negu parteko azken traineru jaitsiera jokatuko da bihar, Pasai San Pedron. 17:00etan hasiko da, eta han izango dira Zumaiako bi traineruak. Momentuz, 18 ontzik eman dute izena, eta zumaiarrez gain, hauek ariko dira, besteak beste: Urdaibai, Orioko bi traineruak, San Pedroko biak, San Juaneko biak, Castroko biak, Zarauzko bigarren trainerua, Hondarribiako bigarren ontzia, Santurtzi eta Isuntza.
Zumaiako Arraun Elkarteko emakumezkoek Gipuzkoako batel ligako irabazteko aukera daukate, jubenil-senior mailan. Biharko eta etziko estropadak besterik ez dira falta lehiaketa bukatzeko, eta Zumaia Bko kideak lider doaz. 70 puntu dauzkate, Tolosaldeak 69 eta Pasai Donibanek 68. Bihar, Orion daukate lehia, 14:00etan, eta etzi, Donostian, 11:00etan.Zumaiako beste hiru batel ere aterako dira bi estropada horietan: emakumezkoen beste ontzia jubenil-senior mailan, eta gizonezkoetan bana infantiletan eta kadeteetan.
Zumaiakoak: http://picasaweb.google.com/Arrauner/Zumaia200310#Pasai Donibanekoak: http://picasaweb.google.com/Arrauner/PasaiDonibane210310#Argazkilaria: Klaudia Egirao
Estropada ona izan da gaurkoa Zumaiarentzat Gipuzkoako batel ligan. Pasaian jokatu da, eta emakumezkoetan, jubenil-senior mailan, Zumaia Bk irabazi egin du, eta lidertza berreskuratu bide batez. Zumaia A laugarren sailkatu da.Gizonezkoetan, infantilak laugarren izan dira (San Juan Ak irabazi du), eta kadeteak hirugarren (Ilunbe izan da onena). Jubenilek eta seniorrek ez dute parte hartu gaur.
Zumaian, abuztuaren 1ean izango dira San Miguel ligako estropada eta Euskotren ligakoa.Hemen egutegiak:
TKE LIGAKO EGUTEGIA:·Uztailak 3: Bilbo
·Uztailak 4: Telefonica Bandera (Donostia)
·Uztailak 10: Pedreña
·Uztailak 11: Astillero
·Uztailak 17: Moaña
·Uztailak 18: Galizia
·Uztailak 24: Pasai Donibane
·Uztailak 25: Pasai San Pedro
·Uztailak 31: Getxo
·Abuztuak 1: Zumaia
·Abuztuak 14: Zarautz
·Abuztuak 15: Zarautz
·Abuztuak 21: Kaiku (Portugalete)
·Abuztuak 22: Hondarribia
·Abuzutuak 28: Orio
·Abuztuak 29: Castro
·Irailak 18: Bermeo
·Irailak 19: El Corte Ingles (Portugalete)
EUSKOTREN LIGAKO EGUTEGIA:·Uztailak 10: Pedreña
·Uztailak 11: Astillero
·Uztailak 17: Moaña
·Uztailak 18: Galizia
·Uztailak 31: Getxo
·Abuztuak 1: Zumaia
·Abuztuak 14: Zarautz
·Abuztuak 15: Zarautz
Iruzkin berriak