Bitik bi

Gaur ere etxean nagusi emakumezkoak: Zumaia Ak bigarren estropada ere irabazi egin du Gipuzkoako Batel Ligan. Aurreko asteburuko emaitza bera lortu du, eta paregabe ekin dio lehiaketari. 9.17,64 izan da etxeko ontziaren denbora, eta 15 segundo atera dizkio San Juan Ari, eta tarte bera Tolosaldeari; Zumaia B laugarren izan da (9.43,78). Emakumezkoekin segituz, kadeteek laugarren denbora […]

Igandean, berriz ere batelak Zumaian

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren estropada ere Zumaian jokatuko dute, igandean, etzi. 11:00etan izango da, eta aurreko larunbatean bezala, erlojuaren aurka lehiatuko dira. Zumaiako Arraun Elkarteko sei batelek jardungo dute lanean: emakumezkoetan hiru izango dira, bi seniorrak eta kadete mailako bat; gizonezkoetan ere beste hiru lehiatuko dira; infantil, kadete eta jubeniletan bana. Lehen jardunaldian lanik onena […]

Aurreneko estropadan, aurreneko garaipena

Ederki ekin dio Zumaiako Arraun Elkarteak Gipuzkoako Batel Ligari. Herrian bertan jokatu da estropada, erlojuaren aurka, eta emakumezkoetan lehendabiziko garaipena lortu dute. Zumaia A izan da onena (9.16,33), hiru segundo kendu dizkio Hibaika Ari, eta bederatzi Tolosaldea Ari; Zumaia B bosgarren sailkatu da, 22 segundora. Zumaia A, gaur lehian. Aurretik atzera: Leire Antia, Atsegin Odriozola, Irati […]

Zumaian hasiko da Gipuzkoako Batel Liga larunbatean

Datorren larunbatean, arraun giroa nagusi izango da herrian, Gipuzkoako Batel Ligako aurreneko estropada jokatuko baita. 16:00etatik aurrera, batel ugari lehiatuko dira, erlojuaren aurka Urola ibaian. Zumaiako Arraun Elkartearen ordezkaritza ere handia izango da, sei batel ariko direlako lehian: emakumezkoetan, kadeteek bat aterako dute, eta seniorrek bi. Gizonezkoetan, hiru izango dira: infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan bana.Liga […]