Entrenamenduetara buelta, astelehenean

Zumaiako Arraun Elkarteko emakume seniorren taldea astelehenean hasiko da entrenatzen, azaroaren 19an. 19:00etan dute hitzordua, Itsas Kiroldegian. Beste denboraldi baten lehen arraun kolpea izango da. Oraindik ere aurtengoan emandakoak ondo gogoan direnean. Inoiz ez ahazteko modukoa izan da 2012ko denboraldia. Bederatzi bandera, Kontxako bigarren postua, Euskotren liga eta Gipuzkoako liga, horiek denak ontziratu zituzten gure […]

Astelehenean hasiko dituzte entrenamenduak

Udan izaten dira traineru estropadak, eta urruti ikusten da orain urte sasoi hori. Baina arraunlariek orain hasi behar dute entrenatzen, eta zumaiarrek astelehenean ekingo diote lanari. 19:00etan jarri du hasteko ordua Xanti Zabaleta entrenatzaileak. Deialdia irekia da. Zumaian arraunean egin nahi duen guztiak dauka azaltzeko aukera, lehen arraunean ibilia izan edo ez. Kirol zoragarri honetaz […]