Hirugarren Telmo Deun gaur Orion, eta sailkapen nagusian ere hirugarren jarri da

Lan ederra egin dute gure arraunlariek gaur Orion, hirugarren izan direlako bertako erlojupekoan, KAE 1 ligako zazpigarren estropadan. Sailkapen nagusian hirugarren lekura egin dute jauzia, gainera. Santurtzik irabazi du, 10 segundora geratu da Donostiarra eta 19ra Zumaia. http://www.liga-arc.com/eu/regata/285/x.-bixigu-eguna-ikurrina  

Ohorezko txandan jarraitzen du Telmo Deunek

Joan da beste asteburu bat KAE 1 ligan, eta albiste nagusia da Zumaiarentzat ohorezko txandan jarraitzen duela. Nahiz eta larunbatean leku hori galdu egin zuen Zarautzen mesedetan, seigarren egin eta gero Donostiako estropadan, igandean lekua berreskuratu zuen Allozko urtegian (Nafarroa). Eta nola gainera. Bederatzi segundo eskas falta izan zituen bandera irabazteko Zumaiak. Bigarren txandan lehia estu-estua […]

Telmo Deun, bihar Donostian eta etzi Allozko urtegian, KAE 1 ligan

Bi estropada izango dituzte gure arraunlariek asteburuan KAE 1 ligan. Bihar larunbata, Donostian, 17:0oetatik aurrera, bosgarren jardunaldia izango dute, eta gureak azkeneko txandan ariko dira, Donostiarra, Santurtzi eta Isuntzarekin batera. Laugarren dago sailkapenean Telmo Deun. Igandean, Nafarroan ariko dira, Allozko urtegian, seigarren jardunaldian. Sailkapen nagusiaren arabera osatuko dituzte txandak. 12:00etan hasiko da estropada. Bestalde, beteranoek […]