Batelak, trainerillak eta traineruak lehian asteburuan

Zumaiako arraunlariek asteburu bete-betea daukate aurrean. Izan ere, estropada asko izango dira, eta denetan ariko da Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartea. Trainerilletan, Euskadiko Txapelketa dago Mutrikun, eta hantxe izango da Zumaiako senio emakumezkoen ontzia, Gipuzkoako Txapelketa irabazi berritan. Berez, larunbatean sailkatze estropada zuten, baina lau ontzi bakarrik ariko direnez (Hibaika, Orio eta San Juan) zuzenean […]

Gipuzkoako trainerilletan ere txapeldun

Zumaiako emakumezko seniorrek beste garaipen bat lortu zuten igandean: Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa. Mutrikun jokatu zen estropada, eta aise bota zituzten aurkariak. 21 segundo atera zizkioten San Juani, 24 Oriori eta minutua eta 6 segundo Hibaikari. Gipuzkoako Trainerilla Liga ere irabazi zuten larunbatean, Mutrikun bertan, hantxe jokatu baitzuten azkeneko jardunaldia. Bateletan txapelketa guztiak irabazi eta gero, […]

Garaipen bat eta bigarren postu bat trainerilletan

Gipuzkoako trainerilla ligako beste bi jardunaldi jokatu dira asteburu honetan, larunbatean Orion eta igandean Hondarribian. Zumaiako emakumezkoen A ontzia lehena izan zen Orion eta bigarren Hondarribian, Hibaika B-rekiko 1,27 segundora. Emakumezkoen B ontzia zortzigarren izan zen larunbatean; igandean, aldiz, bosgarren postu on bat lortu zuen. Sailkapen orokorrean Zumaia A lehena da 69 punturekin. Bigarren Hibaika […]

Beste bi garaipen Zumaiako emakumezkoek trainerilletan

Zumaiako emakumezko seniorrek ez dute mugarik garaipenetan. Bi estropada jokatu eta biak irabazi zituzten joan zen asteburuan, biak Gipuzkoako Trainerilla Ligakoak eta biak Getarian jokatuak. Aise irabazi ere bi egunetan. Bandera ere ekarri zuten, gainera, Getariako Antxoaren Egunaren baitan antolatuak baitziren bi estropadak. Zumaia B bosgarren izan zen bi estropada horietan. Ligako sailkapen nagusian, Zumaia […]

Trainerilletan ere irabazle

Zumaiako senior emakumezkoek irabazten segitzen dute. Trainerilletako Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldian lortu zuten garaipena, atzo igandean, Pasai Donibanen. 10 segundo atera zizkioten San Juani, 16 Hibaikari eta 19 Oriori. Zumaiarren B ontzia seigarren izan zen, eta Zumaia C zortzigarren. Bezperan, leku berean, Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten, eta Zumaia A hirugarren izan zen. San Juanek […]

Libe Ormazurik irabazi du arraun elkartearen santelmoetako zozketa

Azaldu da santelmoetako zozketaren sariduna. Libe Ormazuri da, eta jaso du saria, Endañeta Zumaiak eta Exclusivas Marduk atondutakoa. Hemen duzue Ormazuri saria jasotzen Seguros Bilbaoren bulegoan (hor egon da saria ikusgai). Beste argazkian Endañeta Zumaiaren kanpoaldean ageri da, bertako Joxe Agirrerekin eta klubeko zuzendaritzako kude den Antonio Amilibiarekin. Zorionak Libe eta gozatu!