Askatu du estatxa Telmo Deunek

Hasi dira entrenatzen Zumaiako arraunlariak. Astelehen iluntzean egin zuten aurreneko entrenamendua, Santi Zabaleta entrenatzaile berriaren aginduetara. 26 arraunlari elkartu ziren, baina ez zeuden denak, zenbaitek ezin izan zutelako ordu horretan entrenatu lanagatik.Iazko taldearekin alderatuta, hutsuneak hauek dira: Inge Iribar, Mikel Azkarate (Oriora joan da), Gari Uranga (Hondarribiara joan da), Iñaki Uzin, Iñaki Larrañaga, Mikel Etxeberria, […]

Altuna y Uria enpresari oroigarria eman dio Zumaiako Arraun Elkarteak

Elkar hartuta daude 2005etik Altuna y Uria eraikuntza enpresa eta Zumaiako Arraun Elkartea. Seigarren denboraldia bete du babesle nagusi bezala, eta urteetako laguntza hori eskertzeko asmoz, Luis Mari Goikoetxeak, Arraun Elkarteko presidenteak, oroigarria eman zion Fernando Lucasi, Altuna y Uriako gerenteari. Astelehen arratsaldean izan zen ekitalditxoa, enpresaren egoitzan, Azpeitian. 

Astelehenean, aurreneko entrenamendua

Bukatzen ari zaizkie oporrak arraunlariei. Datorren astelehenean, entrenamenduei ekingo diete. 19:00etan izango da. Santi Zabaleta entrenatzaile berriak lehen lan saioa egingo du arraunlariekin. Entrenamenduen hasiera dela eta, Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia egin du arraunean egin nahi duen edonorentzat. Ateak irekita dituzte, eta astelehenean bertan entrenatzera azaldu besterik ez da egin behar. 18 urtetik gorakoentzat da […]

Emakumea bazara eta arraunlari izan nahi baduzu…

Zumaiako Arraun Elkarteak gonbitea luzatu nahi die emakumezkoei, arraunean egin dezaten. 16 urtetik gorakoentzat da deialdia, eta azaroaren 3tik aurrera (etzitik) Klubaren instalazioetara azaldu besterik ez da egin behar, 18:00ak inguruan. Entrenatzeko arropa eraman beharra dago. Zumaia puntan dago emakumezkoen arraunean, azken urteetan emaitza bikainak lortu ditu, bai ontzi txikietan, bai traineruan. Bukatu berri den […]