Zumaiko Beteranoek eta Zumaia Bk dute estropada asteburuan

Arraun mundua Kontxara begira jarria dago, sei egun besterik ez baitira geratzen sailkatze estropada jokatzeko. Baina aurretik, asteburuan, badira estropadak, eta Erandion izango da Zumaiako ordezkaritza. Zumaiko Beteranoek ABE ligako estropada daukate bihar, larunbata, 16:00etan hasita. Hamargarren jardunaldia izango dute jokoan. Zumaia Bk 17:00etan dauka estropada, bihar, larunbata, Erandion bertan, eta KAE 2 ligako ontzi […]

Helburuak bikain bete dituzte arraunlariek asteburuan

  Ondo egindako lanak saria ekarri die Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlariei, emakumezkoei eta gizonezkoei. Zumaia Salegi Jatetxeak Gipuzkoako liga irabazi zuen larunbatean Colindresen (Espainia), eta Zumaiak sailkatzea lortu zuen San Miguel ligara igotzeko kanporaketara, igandean Bilbon. Bikaina izan da asteburua Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Bilbon jokatu zuten KAE 1eko azkeneko jardunaldia, eta Telmo Deun hirugarren izan […]

Albiste bikainak ekarri behar dituen asteburua

ZUMAIAKO ARRAUN ELKARTEAk asteburu erabakigarria bizi behar du, eta gauzak bere-berean ateratzen badira, albiste zoragarriak jasoko ditu. Batetik, ZUMAIA SALEGI JATETXEAk Gipuzkoako liga irabaziko du bihar Colindresen (Espainia), azkeneko jardunaldian (18:30). Nahikoa alde dauka San Juanekiko horretarako, eta estropada amaitzea nahikoa izango du garaipena lotzeko. Erlojuaren aurka jokatuko dute estropada. Bigarrenik, ZUMAIAk igandean lotu behar du […]

Esku-eskura dauka Telmo Deunek kanporaketak jokatzea

Emaitza oso ona lortu zuen ZUMAIAk larunbatean Santoñan (Espainia), KAE 1 ligako azken-aurreko estropadan. Bigarren egin zuen, eta gainera, Ondarroak zazpigarren egin zuenez, zumaiarrak sailkapeneko bigarren lekuaren jabe egin dira. Sari handia dauka liga hor bertan amaitzeak, San Miguel ligara igotzeko kanporaketak jokatzeko aukera ematen duelako. Lau puntuko aldea du orain Telmo Deunek Ondarroarekiko, eta […]

Gaziak ekarriko du gozoa

Ez zen izan asteburu gozoa Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Gaziak izan ziren emaitzak. Zumaia Salegi Jatetxeak bigarren egin zuen Ondarroan, Gipuzkoako Ligako azken-aurreko estropadan. Hibaikak hartu zion aurrea, ehunen gutxigatik. Sailkapen nagusian, eskuan dauka Liga Zumaiak. KAE 1ligan, Ondarroan bertan, Zumaiak laugarren egin zuen eta ligako bigarren postua galdu. Pedreñak irabazi zuen. Polemika egon zen, Ondarroak […]

Beste estropada erabakigarri bat

ZUMAIAk bigarren lekuari eutsi nahi dio bihar Ondarroan, KAE 1 ligako azken hirugarrengo estropadan. 17:30ean hasiko da eta azkeneko txandan lehiatuko dira Telmo Deunekin batera, Getaria, Ondarroa eta Isuntza. Puntu bat aurretik da Zumaia Ondarroaren aldean, eta tarte hori handitzea da helburua. Eta nola ez, denboraldiko bosgarren bandera irabaztea ere bai. Oso bolada onean dira […]

Zumaiaren desenbarkoa Getarian

Handia egin zuen Zumaiak asteburuan Getarian. Hiru bandera zeuden jokoan eta bi ekarri zituzten gure arraunlariek. Larunbatean emakumezkoek Gipuzkoako ligako estropadakoa, eta igandean gizonezkoek Getariako Ikurriña, KAE 1 ligakoa. Desenbarkoa izan da zumaiarrena. ZUMAIA SALEGI JATETXEA garaipenen bidera itzuli zen larunbatean, eta aise bota zituen aurkariak. 16 segundo atera zizkion Oriori, 22 San Juani eta […]