Asteburuko emaitzak

Hiru estropadetan izan zen atzo Zumaia, eta hauek lortutako emaitzak: Beteranoetan, herrian bertan, bigarren izan ziren zumaiarrak, Arkoteren atzetik. Sei segundoko atzerapena baino ez zuten izan. Ligako estropada izan zen. Seniorretan, Zumaia B seigarren izan zen Donibane Lohizunen, KAE 2 ligako estropada ez puntuagarrian. Arkotek irabazi zuen. Ligako zortzi ontzik bakarrik hartu zuten parte, ez […]

Arraunlarien aurkezpena egingo du ostiralean Zumaiako Arraun Elkarteak

Urteroko hitzorduari jarraituz, traineru denboraldia hasi berria denean, Zumaiako Arraun Elkarteak arraunlarien aurkezpena egingo du ostiral honetan, Arranplan. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta senior gizonezkoez gain, harrobiko arraunlariak eta beteranoak ere bertan izango dira. Harrobikoen denboraldia bukatu zen, eta aukera ona da zaleentzat gazteek egindako lanari esker ona adierazteko. Beteranoak, aldiz, oraintxe ari dira beren […]

Hasi baino ez da egin hau

Maider Celada (liga san miguel.com) San Miguel liga martxan da, eta Telmo Deunek ez zuen emaitza ona lortu, azkena izan zelako atzo Sevillan jokatu zen estropadan. Erlojuaren aurka binaka lehiatu ziren hamabi traineruak. Zumaia lehen txandan atera zen, eta alboan Portugalte izan zuen. Hiru luzetan aurretik ibili ziren gure arraunlariak, baina azkeneko ziabogan aurrea hartu […]

Hastera doa San Miguel liga, Telmo Deun bertan dela

Argazkia: Klausser Joan dira hilabete batzuk Zumaiak San Miguel ligara igotzeko kanporaketa irabazi zuenetik. Telmo Deuneko arraunlariak prestatzen ibili dira hilabete luzetan, eta azkenean heldu da momentua. Hastera doa arrauneko Liga nagusia, eta hiru urteren burua Zumaian bueltan izango da bertan. Sevillan izango da igande honetan aurreneko estropada (12:00, ETB1), erlojuaren aurka eta binaka. Beste […]

Ezin hobeto bukatu du denboraldi-aurrea Telmo Deunek

Bikaina izan zen atzo Zumaiako arraunlariek Lekeition egin zuten estropada. Seigarren izan ziren, bere txanda irabazi eta gero. Denboraldi-aurreko azkeneko testa izan zen, eta erakutsi zuten ondo iritsiko direla San Miguel ligaren hasierara; igandean ekingo dio arrauneko liga nagusiak aurtengo jardunari, Sevillan (Espainia). Zumaiak aurkari hauek izan zituen atzo txandan: Portugalete, Ondarroa eta Getaria. Lehen […]

Telmo Deun Lekeition ariko da gaur, igandean, 11:30etik aurrera (ETB 1en zuzenean)

Telmo Deun Lekeition izango da igande honetan, bertako traineru estropadan. 11:30ean hasiko da (aldatu egin da ordua, ETB1eko zuzenean emango duelako), eta azken-aurreko txandan aterako da. Aurkariak hauek: Ondarroa, Portugalete eta Getaria. Denboraldi-aurreko azkeneko testa izango da, hurrengo estropada San Miguel ligako aurrenekoa izango delako, ekainaren 19an, Sevillan.

Telmo Deun bosgarren izan zen Mutriko traineru estropadan

Mutrikun urteroko hitzordua izan zen atzo larunbata, traineru estropadarekin, denboraldi-aurrea amaitzen ari den honetan. Telmo Deun han izan zen, eta bosgarren egin zuen. Bere txandan, KAE 1 ligako Ondarroa eta Getarian izan zituen lehiakide, eta Ondarroa izan zen azkarrena, zumaiarren eta getariarren aurretik. Estropada Hondarribiak irabazi zuen, eta Orio eta San Juan izan ziren bigarren […]

Telmo Deun Mutrikun izango da larunbatean, denboraldi-aurreko estropadan

Telmo Deuneko arraunlariek estropada izango dute asteburu honetan ere. Larunbatean izango da, Mutrikun, 16:30ean hasita, eta denboraldi-aurreko beste proba bat izango da. Zumaiarrak azken-aurreko txandan aterako dira, Ondarroa eta Getariarekin batera. San Miguel ligako beste hiru traineru ere izango dira lehian bihar Zumaiarekin batera; azken txandan joango direnak, hain zuzen: Orio, Hondarribia eta San Juan. […]