Mikel Olasagastiren analisia

DENBORALDI BAT AMAITU ETA BESTEA HASI Amaitu da 2008 urteko arraun denboraldia. Iazko emaitza bera lortu dugu, baina erregularragoak izan gara, nahiz eta Laredok mantendu duen erregulartasuna ez lortu. Beraz, amaitu dira arraunlariontzat entrenamenduak, bidaiak, sufrimenduak, Luxiaren oihuak… Orain, agian, berak entzun beharko ditu gure oihuak Erribera kaletik. Denboraldi berri bat hasten da orain guretzat: […]

Telmo Deun zortzigarren atzo, gaur eta San Miguel ligan

Telmo Deunek bukatu du denboraldia asteburu honetako bi estropadekin. Atzo, Bermeon, eta gaur, Portugaleten zortzigarren izan da. San Miguel liga ere postu horretan bukatu du. Sailkapenak ‘sailkapenak’ atalean daude. Datorren denboraldian talde hauek ariko dira San Miguel ligan: Urdaibai, Castro, Orio, San Pedro, Zarautz, Pedreña, Hondarribia, Zumaia, Cabo da Cruz, Tiran, Kaiku eta Meira.

Irati Manzisidorren analisia Kontxako banderaz

Jarraipena izango duen esperantzan Hainbeste itxaron ondoren, azkenik iritsi da Kontxako lehenengo emakumezkoen estropadari buruzko irakurketa egiteko garaia. Arraunaren olinpiada deitu izan zaion estropada honetan jokatzea arraunlari guztion ametsa dela esango nuke, eta oraindik sinisten lanak badauzkat ere, aurtengo honetan Zumaia-Getariako 17 neskak ametsa errealitate bihurtzeko aukera izan dugu. Larunbatari dagokionez, espero ez genuen ezusteko […]

Zumaia-Getaria hirugarren I. Kontxako Banderan

Zumaia-Getaria hirugarren izan da I. Kontxako Banderan. Galiziak irabazi du, bigarren Astillero sailkatu da, eta laugarren Hondarribia. Sailkapena: 1. Galizia                    11.35                      2. Astillero                 11.39                      3. Zumaia-Getaria   11.42                      4. Hondarribia          11.53 Libana Taboada patroiak hau adierazi du estropadaz: “Lan ederra egin dugu gaur ere. Atzo onenak izan arren, geure artean hitz egin dugu ez […]

Zumaia-Getaria Kontxako Bandera irabazteko lehian izango da, gaur denborarik onena egin eta gero

Zumaia-Getaria izan da onena emakumeen I. Kontxako Banderara sailkatzeko estropadan. Ederki moldatu dira arraunlariak itsaso txarrean, eta estropada ederra egin dute. Bihar, 11:00etan, lau ontzi lehiatuko dira banderaren bila: Zumaia-Getaria, Galizia, Hondarribia eta Astillero. 11:00etan izango da, eta ETB1ek emango du. Hemen sailkapenak: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&temp=10 

Mikel Olasagastiren analisia

“Makinak” Azken egunotan asko hitz egin da apustuak egiteko makinen inguruan. Korredoreak ez direla izango Kontxan eta apustu etxe batzuek makinak jarriko dituztela. Baina Kontxa portaletasen bizi den girorik gabe ez litzateke gauza bera izango. Baina nire artikulu hau makina gisa titulatzearen arrazoia ez da hori. Castroko arraunlariak, taldea definitzeko erabili nahi nuke hitz hori. […]

Telmo Deun ez da Kontxan izango

Telmo Deun hamabigarren izan da Kontxarako sailkatze estropadan, eta ez da datozen bi igandeetan Donostian ariko. Denborak ‘sailkapenak’ atalean daude. Luxiaren balorazioa: “Oso gaizki egin dugu, garbi esanda. Ustez ondoen moldatzen garen itsasoa egon da, baina ez joan, ez etorri. Ondo atera gara, eta bi puntetan denbora ona egin dugu, baina gero, ziabogara heltzeko azken […]

Telmo Deun bigarren aterako da gaur

Ez du zorte handirik izan gaur Zumaiak Kontxara sailkatzeko estropadaren zozketan, Telmo Deun bigarren trainerua izango delako irteeran, Tiranen atzetik. Ia batere erreferentziarik gabe ariko dira zumaiarrak. 18:00etan hasiko da estropada, eta ETB1ek 17:25etik aurrera ekingo dio emankizunari. Hauxe da irteera ordena: A Multzoa. Tiran, Zumaia, Castro, San Pedro, Zarautz, Cabo da Cruz, Hondarribia, Pedreña, […]