Gipuzkoako Trainerilla Liga bihar hasiko da, eta lau ontzirekin joango da Zumaia

Gipuzkoako Trainerilla Liga bihar hasiko da Donostian, Loiola auzoan (11:00). Zumaiak lau ontzi aterako ditu: bi jubenil gizonezkoetan, eta beste bi senior emakumezkoetan. Zortzi estropada jokatuko dituzte Ligan, eta gero izango dira txapelketak, Gipuzkoakoa eta Euskadikoa.  

Emakumezko seniorrak Espainiako Batel Txapelketaren bila

Galizian dira Zumaiako emakumezko seniorrak, asteburuan han jokatuko baita Espainiako Batel Txapelketa. Moañan ariko dira Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak beste txapelketa bat irabazteko lehian. Bihar, larunbata, 17:00etan hasiko da sailkatze estropada, eta zumaiarren aurkariak hauek izango dira: Meira, Chapela, Mecos, Cabo da Cruz, Vilaxoan eta A Cabana (Galizia); Astillero (Cantabria) eta Lutxana. Bost onenak sailkatuko […]

Euskadiko txapeldun ere bai

Igande gogoangarria bizi izan zuten atzo Zumaiako emakumezko seniorrek, eta aldi berean, nola ez, Zumaiako Arraun Elkartea osatzen duten kide guztiek. Arratsaldean, herriko trainerilla estropada irabazi bazuten, goizean Euskadiko Batel Txapelketa irabazi zuten Legutioko urtegian (Araba). Hibaikari hiru segundoko aldea aterata lortu zuten garaipena. San Juan izan zen hirugarren 14 segundora, eta Lutxana laugarren, 21era. […]

Hondarribia eta Zumaia txapeldun San Telmo Trainerilletako estropadan

Zumaiako emakumezkoek irabazi zuten atzo arratsaldean San Telmo Trainerilla Sariaren hirugarren ekitaldia. Hauxe sailkapena: 1. ZUMAIA 11.35 2. Orio 11.41 3. San Juan 11.59 4. Getaria 12.16 Aurretik, gizonezkoen 32. ekitaldia jokatu zuten, eta Hondarribiak irabazi zuen. Zumaiako bi ontzien lana oso ona izan zen, eta hirugarren eta laugarren egin zuten. Hemen sailkapena: 1. Hondarribia […]

Zumaiako lau batel Euskadiko Txapelketan

Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi Legutioko urtegian (Araba), eta hantxe izango dira Zumaiako lau batel: emakumezkoetan kadeteak eta seniorrak, eta gizonezkoetan infantilak eta kadeteak. Biharko estropada sailkatzekoa izango da, eta igandeko finaletan aritzeko aukera izango dute jokoan batelek. 16:00etan hasiko da. Igandeko finalak 11:00etan izango dira.  

San Telmo trainerilletako estropada jokatuko da igande honetan

Ohiko hitzordua izaten da santelmoetan trainerilla estropada, eta aurten ete hutsik egin gabe dator. Igande honetan izango da, ohi bezala Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Gizonezkoen lehia 32.a izango da, eta emakumezkoena 3.a. 17:00etan hasiko da gizonezkoen lau txandekin, eta ondoren izango dira emakumezkoen biak. Hauek dira txandak, eta txanden hurrenkera: 1. Zumaia B – Zarautz […]

Gipuzkoako txapeldun emakumezko seniorrak

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da asteburuan Pasai San Pedron, eta Zumaia irabazle izan zen emakumezko seniorretan. Hibaikak estu hartu zuen, eta bi segundo bakarrik sartu ziren aurretik zumaiarrak. Atzerago utzi zituzten Kike Manterolaren arraunlariek San Juan eta Orio, 18 eta 30 segundora hurrenez hurren. Herriko beste batelei dagokienez, beste domina bat ere ekarri zuten. Brontzezkoa […]