Emakumeen taldearen lana La 2 katean, Igual-es saioan

Zumaiako arraunlariak izan dira protagonistak La 2 kateko Igual-es saioan, beste hainbat emakume kirolarirekin batera. Oihana Erkizia  azaltzen da bere esperientzien berri emanez: entrenamenduak nolakoak diren, lana eta kirola nola uztartzen dituen eta abar. Bera aukeratu zuten saioko protagonistetako bat izateko, eta gainerako taldekideak ere azaltzen dira, entrenatzen eta iritzia emanez. Irudiak ere ikusgarriak dira. […]

Ederra da arraunak altxatzea

Eta horixe egin dute Zumaiako emakumeek gaur arratsaldean, Getarian, Gipuzkoako Batel Ligako 10. estropadan. Senior-jubenilen mailan onena izan da Zumaia B. Oso lehia estua izan dute hiru ontzik, zumaiarrek, Hibaika Ak eta San Juan Ak, segundoaren barruan sartu baitira hirurak. Ziabogetan ere ez da bi segundoko aldea baino gehiago egon hiruren artean. Azkenean, estutasunak estutasun, […]

Luis Mari Goikoetxeak segituko du presidente izaten

Atzo bukatu zen formalki Telmo Deun Arraun Elkarteko hauteskunde prozesua, Aparteko Batzarra eginda. Bertan, bazkideei azaldu zitzaien Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’-k segituko duela presidente lanetan. Zerrenda bakarra aurkeztu zen martxoaren 10a baino lehen, orduan bukatu baitzen listak plazaratzeko epea, eta zerrenda horretako kide da Goiko, beste sei lagunekin batera: Jokin Urkidi izango da presidenteordea, Luis […]

Aparteko Batzar Nagusia dauka bihar Telmo Deun Arraun Elkarteak

Bihar, 19:00etan aurreneko deialdian, eta 19:30ean bigarrengoan, Aparteko Batzar Nagusia egingo du Telmo Deun Arraun Elkarteak. Branka aretoan daukate hitzordua bazkideek. Gai hauek landuko dituzte:1- Aurreko aktaren onarpena.2- Estatutoen aldaketa proposamena.3- Galdera-eskariak.Hiru puntu horietaz gain, aurreko batzarrean zabaldu zen hauteskunde prozesuak bere amaiera izango du. Zerrenda bakarra aurkeztu denez zuzendaritza osatzeko, dagoeneko hautatua dago zerrenda […]

Larunbatean baino gertuago

Atzo jokatu zen Trintxerpen Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren estropada, eta zumaiarrek ondu egin zituzten bezperako emaitzak. Emakumezkoen kasuan, bai behintzat, senior-jubenilen mailan. Bigarren egin zuten, San Juan A garaileak bederatzi segundo atera zizkien. Maila horretan, beste batela seigarren izan zen, irabazletik hogeita bost segundora. Emakumezkoekin segituz, kadeteak laugarren izan ziren; Hibaikak irabazi zuen.Gizonezkoetan, emaitza onena […]

Ezin azkeneko koska igo

Zortzigarren jardunaldia izan du gaur Gipuzkoako Batel Ligak, Hernanin. Zumaiarren artean, jubenilek lortu dute emaitzarik onena, gizonezkoetan, bigarren izan baitira; San Pedro Ak 9 segundo atera dizkie. Gertu dabiltza zumaiarrak, baina ezin dute pasaitarren lana hobetu. Beste gainontzean, gizonezkoen lanarekin segituz, infantilak bederatzigarren sailkatu dira (Hibaika Ak irabazi du), eta kadeteak hamahirugarren (San Juan A […]

Bi hirugarren postu

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren estropada jokatu zen atzo goizean Urdazuri ibaian (Lapurdi), eta zumaiarren emaitza onenak hauek izan ziren: bi hirugarren postu. Emakumezkoetan seniorrek, eta gizonezkoetan jubenilek lortutakoak. Beste gainontzean, honela bukatu zuten besteek: emakumezkoetan infantilak laugarren izan ziren; eta gizonezkoetan, infantilek hamargarren egin zuten, eta kadeteek hamalaugarren.Lanik onena egin zuten bi ontziek ez zituzten […]