Espainiako Batel Txapelketan izango dira infantilak asteburuan, Vigon

Espainiako Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan Vigon (Galizia), eta han izango da Zumaiako infantil gizonezkoen batela. Sailkatze estropada larunbatean daukate, 17:00etan, eta finalak igandean izango dira. B mailako finalak (kontsolazio finalak) 10:00etan hasiko dira, eta final nagusiak 12:00etan. Zumaiarren aurkariak hauek izango dira: Cabo da Cruz, Rianxo, Mar de Bueu eta Robaleira (Galizia); Castro eta […]

Ikurriña, eta brontzezko domina Euskadiko Batel Txapelketan

Ederra joan da Euskadiko Batel Txapelketa Zumaiako Arraun Elkartearentzat. Urrezko domina eta brontzezko bana ekarri zituzten arraunlariek Legutioko urtegitik (Araba). Infantil gizonezkoek txapelketa irabazi zuten. Bermeo, Santurtzi eta Arkote atzean utzi zituzten atzoko finalean. Hiruna segundo atera zieten Bermeori eta Santurtziri, eta bederatzi Arkoteri. Denboraldi paregabea daramate Aitor Alzibar eta Iñaki Aristik entrenatzen dituzten arraunlariek. […]

Euskadiko Batel Txapelketan ariko da Zumaia asteburuan

Batel denboraldiko azkeneko estropada jokatuko dute asteburuan,  Legutioko urtegian (Araba). Txapelketetan handiena izango dute jokoan: Euskadikoa. Hantxe izango da Zumaia, eta maila guztietan izango du ordezkaritza, jubenil gizonezkoetan eta senior gizonezkoetan izan ezik. Larunbateko estropadan erabakiko da zein lau batel sailkatuko diren igandeko finaletara. Lau denbora onena lortzen dutenek lortuko dute finalerako txartela. Biharko estropada […]

Gipuzkoako txapeldun, brontzezko domina bat, Federazio Sarian garaile… Txapelketa ederra egin dute gure arraunlariek

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu dute asteburuan Pasai San Pedron, eta Zumaiak emaitza onak lortu ditu. Onena infantil gizonezkoek lortu zuten, txapelketa irabazita; Orio eta Ilunbe izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Denboraldi aparta ari dira egiten, Gipuzkoako Batel Liga ere irabazi baitute. Brontzezko domina ekarri zutenak senior emakumezkoak izan ziren, Hibaika eta San Juanen […]

Gipuzkoako Batel Txapelketa, asteburuan, Pasaian

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan, eta hantxe izango da Zumaia bere batel eta arraunlariekin. Larunbatean, saillkatze estropada izango da, 17:00etan, Pasaian, eta igandean, 10:00etan, finalak, leku berean. Zumaiako Arraun Elkarteak baditu aukerak dominen lehian ibiltzeko, Ligan horretarako gai direla erakutsi baitute arraunlariek.

Jaso du Mari Karmen Eizagirrek Arraun Elkartearen San Telmo zozketako saria

Mari Karmen Eizagirreri egokitu zaio aurten Zumaiako Arraun Elkartearen San Telmo zozketako saria. Gaur eguerdian jaso du, Antonio Amilibia klubeko ordezkariaren eskutik. Ohi bezala, saria osatzeko eta antolatzeko ezinbestekoak izan dira Endañeta Zumaia, Mardu Exclusivas eta Seguros Bilbao. Zorionak Mari Karmeni, eta eskerrik asko laguntzaile guztiei!

Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga: azken sailkapenak

Atzo bukatu zen Gipuzkoako Batel Liga, eta zumaiarrentzat emaitza paregabearekin. Infantil gizonezkoek irabazi egin dute Liga, lan bikaina eginez. Azkeneko 11 estropadak segidan irabazi eta gero, nagusitasunez lortu dute Ligan gailentzea. Maila horretan bertan, Zumaia B zazpigarren izan da, eta Zumaia C hamaseigarren. Aitor Alzibar eta Iñaki Aristi izan dira infantilen entrenatzaileak. Beste maila guztietan, hauek […]

Hondarribia eta San Juan garaile San Telmo Trainerilla Sarian

San Juanek irabazi zuen atzo emakumezkoetan San Telmo Sariaren 4. estropada. Zumaiak egin zuen bigarren, Getariak hirugarren, eta Oriok laugarren. Hemen denborak: San Juan  11.29,89 Zumaia   11.45,64 Getaria     12.05,14 Orio           12.06,17 Gizonezkoetan, Hondarribia izan zen garailea 33. edizioan. Ondoren sailkatu ziren Zarautz, San Juan, Orio, Zumaia B, Zumaia A, eta […]

Trainerilla estropada bikaina, igandean, Zumaian

San Telmoetan, egitarauan, leku finkoa izaten du trainerilla estropadak. Aurten ere ez du huts egingo, eta 33. edizioa izango da jokoan gizonezkoetan, eta laugarrena emakumezkoetan. Igande honetan jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Urola ibaian, Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Emakumezkoek ekingo diote lanari, bi txanda hauekin eta hurrenkera honetan: Orio-San Juan Zumaia-Getaria Gizonezkoek gero egingo dute arraun, […]

Infantilek eskura dute Gipuzkoako Batel Liga, bi estropadaren faltan

Beste garaipen bat lortu zuen gizonezkoen infantilen batelak (Zumaia A) Orion, larunbatean, Gipuzkoako Ligako 13. jardunaldian. Bederatzigarren garaipena dute segidan. Hori hala izanik, ez da harritzekoa aurrenak izatea Ligan. Bi estropada baino ez zaizkie geratzen, biak datorren asteburuan, eta gauzak ondo, Liga irabaziko dute zumaiarrek. Orio A da bigarren, eta zazpi puntu aurretik dira gureak. […]