Jarri izena ‘platanito’ gorrian!

Zumaiako Arraun Elkarteak ekimen berezia jarri du abian. Traineru berria izango du datorren denboraldian, uda honetan hain ezagun egin den platanitoa. Horrekin lotuta dator albistea: nahi duenak aukera izango du bere izena, ezizena, kuadrillarena edo enpresarena traineruan jartzeko. Horretarako, bi modulo berezi ipiniko dituzte, ontzi berriaren albo bakoitzean bana. Kanpaina jarri du klubak martxan Jarri […]

Xanti Zabaleta entrenatzaile hurrengo denboraldian ere

Xanti Zabaletak beste urtebetez gutxienez segituko du Telmo Deuneko entrenatzaile izaten. Hirugarren denboraldia beteko du horrenbestez Zumaian entrenatzaile lanetan. Lan handia ari da egiten, eta aurreko bi denboraldietan helburuak ederki bete ditu bere arraunlari taldearekin: San Miguel ligan jarraitzen du Telmo Deunek. Gainera, kirol egitasmo horrek segida izatea albiste ona da.